inprimatu
Eskualdun seme dena...
Izenburua:
Eskualdun seme dena...
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1512.zk.
Orrialdea:
3

Eskualdun seme dena...

 

 1

 

 Jaun erretor maitea

 huna heraz egun

 Urruņako herriak

 egin nahi dautzun

 Azken agur bero bat

 Jaunak dezan entzun

 Kristoren bihotz ona

 laguntza emazu.

 

 2

 

 Hemeretzi urte du

 zinuela hartu

 Parropi gotor huntan

 denen artzain kargu

 Zure apeztasuna

 hor duzu agertu

 Kristoren bihotz ona

 laguntza emazu.

 

 3

 

 Fedearen argian

 gaitutzu atzartu

 Bakearen emaile

 arimak sendatu

 Eliz gizon izanez

 otoitzean kartsu

 Kristoren bihotz ona

 laguntza emazu.

 

 4

 

 Milesker bihotzetik

 denek derautzugu

 Eta jaunari egun

 eskerrak bihurtu

 Zeruko bide hortan

 denek eman esku

 Kristoren bihotz ona

 laguntza emazu.

 

 5

 

 Baionako hirian

 zauzte izendatu

 Kofesor han beharrez

 sail bera segitu

 Graziazko urteak

 ditzazun pasatu

 Kristoren bihotz ona

 laguntza emazu.


inprimatu