inprimatu
Errazu, aita? Ez zinuzkeia bost minuta?
Izenburua:
Errazu, aita? Ez zinuzkeia bost minuta?
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1619.zk.
Orrialdea:
5

Errazu, aita? Ez zinuzkeia bost minuta?

 

 1

 

 Ez da zorionik familiaren goxorik gabe.

 Eta ez da familiaren goxorik haurrekilako

 elerik gabe.

 

 2

 

 Haurrek gure beharra badute

 Ez bakarrik gure diru edo kontseiluen beharra,

 bainan gure denboraren, guhauren beharra.

 

 3

 

 Kondatu behar dauzkute beren ixtorioak;

 Ez dira 18 urtetan mintzatzen hasiko,

 ez badute lehenago usaia hartu,

 ez baditutzu lehenago utzi beren golgoko berrien

 emaiterat.

 

 4

 

 Gure haurrak jende lard bilakatuko dira;

 lagunt ditzagun hortaratzen.

 

 5

 

 Errazu, aita, bazinuzkeia bost minuta?

 Galdatzen badauzkitzute bost minuta, emoitzute hamar.

 Hamar galdatzen badauzkitzute, emozute

 egun osoa.


inprimatu