inprimatu
Erranplanplan
Izenburua:
Erranplanplan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
443.zk.
Orrialdea:
4

Erranplanplan

 

 1

 

 Erranplanplan atabala

 joiten dute herrian.

 Jaun koudeak ba othe du

 hatz berririk buruan?

 

 2

 

 Munatu du andereak

 haren gana bil diten:

 Bat ikusi dueneko,

 hartaz duzu amosten.

 

 3

 

 - «Salagoiti, badakika

 nor den horgo panpiua?»

 - «Jaun kondea, hori duzu

 ene espos laguna.»

 

 4

 

 - «Nik ez dint hik bezala

 bain emazte ederrik;

 Utz bahezat, zer fortuna

 andre horrek eta hik!»

 

 5

 

 - «Jauna, konde ez bazine,

 jal nezake ezpata;

 Nausi baten aintzinean

 nola egin dakita?»

 

 6

 - «Salagoiti, ehadila

 gisa hortan hasarra!

 Baroin berri eginen hut,

 eskualdeko bakarra».

 

 7

 

 - «Marieder, bezti zite

 ahal bezain ederki;

 Urhe-joiak eta denak,

 usain onak ausarki...

 

 8

 

 Marieder, ikus arte,

 adio eue izarra!

 

 Jauregira behar duzu

 Kondearen manura...»

 

 9

 

 «Kondesaren kara tzarra,

 lore berri berecthien:

 Gobernanta berriari

 baitiozka emaiten.

 

 10

 

 «Marieder Marieder,

 ez har othoi buketa!»

 Kondearen oihu mina

 debaldetan izan da!

 

 11

 

 Marieder erori da

 alditchartuz bezala:

 Jaungoikoak hil gaichoa

 urrikari dutela.

 

 12

 

 - Salagoiti, orhoit hadi

 hire tratu zikinaz;

 Jaun kondeak eta biek

 kordokatu arimaz.


inprimatu