inprimatu
Erramun martikorena adixkideari
Izenburua:
Erramun martikorena adixkideari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1803.zk.
Orrialdea:
7

Erramun Martikorena adixkideari

 

 1

 

 Kantuz sortua zinen kantutan hiltzeko

 Zure izpiritua baita hortarako

 Presentzi sanoa ta boza ederrago

 Zu kantuz aditzean pozez ni bainago!

 

 2

 

 Zure biziko lana mendi kaskoetan

 Ardien inguruan kantuz errepikan

 Bozaren oihartzuna entzuten orotan

 Hegaztinek zaituzte laguntzen airetan

 

 3

 

 Daramazun bizia ez da alegia

 Urusago ez baita nehon erregia

 Duzun libertatia xakurra ta biak

 Lagun fidelagorik, ez ditaike mia!

 

 4

 

 Kanta zazu aintzina herriko plazetan

 Gazteak ikas detzan hitzak kantuetan

 Halaber errepika igandez mezetan

 Zure boza hegalda dadin zeruetan!

 

 5

 

 Guzien bihotzeko Erramun maitea

 Errexiñol bat zira, dena bertutea

 Gaurtik egin dezagun Jaunari galdea

 Luzaz izan zitezen, kantu sortzailea!


inprimatu