inprimatu
Eriotzaren gaņian jarriak
Izenburua:
Eriotzaren gaņian jarriak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
26.zk.
Orrialdea:
164-165

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Eriotzaren gaņian jarriyak

 

 

 1

 

 Eriotzako lezio on bat

 orain asi naiz prestatzen,

 entendimentu lotutakua

 baldin banuke askatzen,

 Juan zerukua neure premiak

 dizkitzut manifestatzen

 zure graziaz jantzi ezkero

 etzaigu asko kostatzee,

 baņa bestela ez det balio

 argatik dizu eskatzen.

 

 2

 

 Dudarik gabe ill bear degu

 mundura jayo guztiak

 au darakarte geure fediak

 eta esperientziak

 baldin personak izatekotan

 juiziuaz jantziak

 alde aurretik egin dezagun

 geroko dilijenziak,

 gloriaturik serbitutzeko

 betiko komenentziak.

 

 3

 

 Ill bezin laister joan bear degu

 Juez onaren aurrera

 sentenzi ori emango duan

 Jaunaren Tribunalera,

 aintxe ikusi nai eztuenak

 beren anima galduta

 aide aurretik aplaka beza

 Jesukristoren kolera,

 konbertitu jarri gaitezen

 gaistuak izan bagera.

 

 4

 

 Anima ori apartatzia

 ez degu gauza biguna

 mundu guztiak bildurra daukan

 tristia eta illuna,

 gure jaungoikuak sekretuan

 au da ipiņi ziguna

 segurantzirik noiz ta nola nun

 batere eztakiguna

 zenbait geruago eta alderago

 guztioi datorkiguna.

 

 5

 

 Beti bildurrez egon lezake

 eriotzari begira

 ai nolakua izango ote dan

 anima orren partida,

 puntu artatik juan biar degu

 penara edo gloriara

 egin ditugun obraren bistan

 merezi duan tokira,

 andik geroko damutasunak

 alperrik izango dira.

 

 6

 

 Eskarmentuan jarri gaitezke

 lenai reparatuta

 illtzeko zenbait egoten dira

 luzaro oneratuta,

 pena andi bat artutzen degu

 gaitz orri begiratuta,

 derrepenteko illtziak ere

 legoke ikaratuta

 baldin ez pada lenagorikan

 aurkitzen preparatuta.

 

 7

 

 Izana gaitik batek luzaro

 bizi izateko ustia

 geure eskuan ez daguena

 Jaunak ill gabe ustia

 zenbait urteko edo norekin

 egin dezu ajustia

 engaņatuta bizi zerana

 nai dizut erakustia,

 prezisamente juan biar degu

 datorrenian eskia.

 

 8

 

 Beti konforme egon biegu

 noiz konbeni dan illtzeko

 Jaunagandikan datorrenian

 eriotzian artzeko

 Berak kriadu gendu zan eta

 Bera dago agintzeko

 motiborikan ez daukagu

 eskusarik ipintzeko,

 anima garbi gorde dezagun

 Jaunari eskaintzeko.

 

 9

 

 Zartutakuak bizi dirala

 ill izandute gaztia

 aurrera ere ezta seguru

 bata ezpada bestia,

 obra onetan gaztetatikan

 obeto degu astia

 peligrosua da konbertitzia,

 beti geroko ustia

 kondenatzeko estaduan dago

 aren anima tristia.

 

 10

 

 Despedida txarra jeneralian

 bizitza trastornatuak

 ibillera ezpadirade

 lenguaz konformatuak

 zuzen etortzen ez dirala

 Jaunarekingo kontuak

 eternidadeko ayen egunak

 dirade txit penatuak

 ordu bat ere onik ez dauka

 anima kondenatuak.

 

 11

 

 Ai! infernuko tormentu ayek

 dirade izugarriak,

 su ta garretan beti kiskaltzen,

 gose eta egarriak,

 kondenatuak an egoteko

 betiko daude jarriak

 beņere ez dira beteko aien

 plazo edo neurriak

 zergatik ziran gaistakeriak

 pisutzu eta larreiak.

 

 12

 

 Jaungoiko ona ofenditzia

 degu asunto grabia,

 zeru lurraren jabia,

 zergatik dan ontasun utza,

 Kriadore ta Redentoria,

 bai ere Salbadoria,

 Jakintsu eta Poderosua.

 iņun parerik gabia,

 Jaun aundi ori amatutzia

 izango degu obia.

 

 13

 

 Ea! animo neure kristauak

 oraiņ munduan gaudenak,

 gaistuentzako egiņak dira

 infernuetako penak,

 padezitzera dijuazela

 ala merizi dutenak,

 kontuak garbi presta dizagun

 nor beren animarenak

 Jesusek dio: betoz Nigana

 Ni serbitutzen naubenak.

 

 14

 

 Baldin mantxarik badaukagu

 Geuren animen kaltian,

 konbertitu eta Jesusengana

 len bai len jarri gaitian,

 Geuren deseo eta Jaunaren

 laguntzarekin batian

 demoniuak lotu baņo len

 kalabozoko katian

 erremedio billa dezagun

 munduan gauden artian.

 

 15

 

 Zeruetako gloria degu

 gauza pare gabekua,

 justo guztiak an egoteko

 apropos egindakuak,

 alabatutzen beti presente

 daduzkaten Jaungoikuak,

 bienabenturaduen konpaņia da

 klase goinengua,

 an sartzen danak dauka betiko

 ditxa zorionekua.

 

 16

 

 Zeruan bizi dirianetan

 dirade klase jakiņak,

 Dominauek, Potestadiak,

 Trono eta Kerubinak

 eta gaņera Prinzipadua

 eta gero Serafinak,

 oyek dirade aingeru utzak

 zeruan bertan egiņak,

 gaņerakuak mundutik juanak

 anima garbi eta fiņak.

 

 17

 

 Mundutik juanak daude zeruan

 anima inozentiak,

 gaņerakuak pekatariak

 ziraden penitentiak

 tentaziuak oso benzitu

 zituzten balientiak,

 alakuentzat zabaltzen dira

 zeruetako atiak,

 Jesusek berak deitzen die:

 atozte seme maitiak.

 

 18

 

 Gaistorik ezta batere sartzen

 zeruetako atian,

 guztiak onak dijuaz eta

 bizi dirade pakian;

 munduan ere ango bizitza

 esiten asi gaitian,

 guztiok alkar estimatzia

 ez da iņoren kaltian,

 ezaguerara sartuko gera

 noiz bait egun batian.

 

 19

 

 Guk Jaungoikua amatutzeko

 kargua artu ginduan ,

 da projimua geu bezela,

 kristauak zenbait lan duan,

 naturaleza argala degu,

 tentaziua munduan,

 Pekatarien Ama maitea,

 gaude paraje galduan,

 gorde gaizuz oraiņ da beti

 geure eriotzako orduan.

 

 20

 

 Bizitza onak eriotza ona

 dakarren jeneralian,

 mundu onetan saia gaitezen

 biziuakin pelian,

 ejenplu onak eman dizagun

 nor berak egiņalian,

 birtutiari segitutzia

 obe da igualian

 sententzi ona adi dezagun

 Jaunaren Tribunalian.

 

 21

 

 Alegiņian saia gaitezen

 geure bizitza onean

 konsuelotan gertatutzeko

 illizia datorrenian,

 destierruko balle tristean

 igarotzen degunian

 Jesus maitea artu gaizazuz

 zedorren aldamenian

 Zu alabatzen an egoleko

 betiko zorionian.

 

 22

 

 Bertso oiek konbeni dira

 kristandadeko legian,

 paperak artu eta ikusi

 obratu bere bizian,

 Bitorioso irien dezagun

 etsaietako auzian,

 eriotza ona egin dezagun

 Jaungoikuaren grazian,

 gero gloria goza dezagun

 eternidade guztian.

 


inprimatu