inprimatu
Enperatrizari
Izenburua:
Enperatrizari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
669.zk.
Orrialdea:
2

Enperatrizari

 

 1

 

 Ene sortzez eskualdun, soldadu chortetik,

 Gerlara joana nintzen aitamen aldetik:

 Nigarrez maiteño bat herrian utzirik,

 Etzuien uste ikus ni berriz bizirik

 Soldadu on han naiz, ez dut urrikirik.

 

 2

 

 Lehenbiziko sua hantchet Italian

 Frogatu izan nuien Magenta zubian:

 Lerro osoak zoazen lurrerat aldian:

 Enperadorea zen han gure erdian:

 Harentzat hilen ginen guziak lorian!

 

 3

 

 Magenta-ren ondotik gero Solferino:

 Hain su bizirik ez da izan egundaino!

 «Gur'enperadorea, biba zu oraino,

 »Han ere suharrago baitzinen gu baino,

 »Etsaiak arras amor eman arteraino!»

 

 4

 

 Bolboraren lanhoa altchatu zeruan:

 Napoleon galopan ezpata eskuan,

 Begira erabiliz bere inguruan:

 «Non da etsaia, dio, joan deia airean?»

 Horra non den ihaurri etzana lurrean!

 

 5

 

 Erromatik entzun da oihu bat Frantzian

 «Manduler batzu dire hasi errabian

 »Gure Aita Saindua bortchatu nahian!

 Bainan indarrak urthu laster bihotzian,

 Frantziako bandera agertu denian.

 

 6

 

 Erromatik Frantzian berriz sarthurikan,

 Amiens-en nindagon izurrite hartan:

 Herio-ren eztaiak jastatu ditut han;

 Harekin ari ginen guziak borrokan:

 Batzu hil zireneko bertzeak korrokan!

 

 7

 

 Bere palaziotik entzunik berria,

 Huna enperatriza zalhu ethorria:

 Eriz eri dabila, zer ikusgarria!

 Iduri aingeru bat, Jaunak igorria,

 Zuregatik zonbatek ez dugu bizia?

 

 8

 

 Sei urtheren buruian jin zautan orena,

 Aspaldion Jaunari galdatzen niona:

 Ene herri maitera naiz aide bat jena:

 «Uso begi urdina, hain fidel egona,

 »Orai aldean zaitut espos hain bat ona!»

 

 9

 

 Haurretik maitaturik Jaunaren legea,

 Bethi baliatu zait prestu izaitea:

 Ongi zerbitzaturik enperadorea,

 Badut ohore frango, badut kurutzea.

 - Bide beretik habil, hi ere, gaztea!


inprimatu