inprimatu
Ene maitea Maria
Izenburua:
Ene maitea Maria
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
696.zk.
Orrialdea:
4

Ene maite Maria

 

 1

 

 Zein eder den arratsean

 Izar-arte garbia,

 Ipharretik agertzean

 Mariñelen argia!

 Bai handizki eder dago

 Zeru-zola handia!...

 Zu miletan ederrago,

 Ene maite Maria!

 

 2

 

 Izarrak dire zeruko

 Aingeruen begiak

 Gizonen begiratzeko

 Jainkoak ezarriak;

 Zu bixtarat agertzean

 Histuz bere argia,

 Sartzen dire ilhunpean,

 Ene maite Maria!

 

 3

 

 Ez du hain lakhet izarrak

 Egon-leku berea,

 Primaderan ez erleak

 Baratzeko lorea,

 Ez du hala argi-albak

 Loriatzen xoria,

 Nola ni zu ikhusteak,

 Ene maite Maria!

 

 4

 

 Maria, zure aldera

 Hurbildu bezain sarri,

 «Maite zaitut» erratera

 Ez naiteke atrebi:

 Pilpira bat hihotzean

 Beldur bainaiz abia,

 «Maite zaitut» erratean,

 Ene maite Maria!

 

 5

 

 Balinbadut Jainkoaren

 Maitatzeko dretxoa,

 Nola nik ez dut izanen

 Zure maitatzekoa?

 Zu zare ene bidean

 Jainkoak ezarria

 Ez samur nik erratean

 «Maite zaitut», Maria!

 

 6

 

 Maria, ni naiz mintzatu;

 0M zu mintza zaite.

 Zuk ni nauzun erradazu

 Nik zu bezala maite!

 Zu enea, ni zurea,

 Higatzeko bizia,

 Laiteke eue xedea,

 Ene maite Maria!


inprimatu