inprimatu
Emazte baten kexu-erasiak
Izenburua:
Emazte baten kexu-erasiak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1556.zk.
Orrialdea:
5

Emazte baten kexu-erasiak

 

 1

 

 Joanes ene senar gaizuak,

 Segituz oraiko rnodak,

 Alfer nahi luke bizi,

 Plazerez plazer ibili.

 Moienak ditu meheskuak

 Joanes ene senar gaizuak.

 

 2

 

 Lanak uzten tu geroko...

 Edo bertzek egiteko:

 Lo darama gaba dena,

 Pausu handian eguna:

 Gorputzaren beiratzeko,

 Lanak uztea ta geroko...

 

 3

 

 Badoa maiz merkatura

 Alegi eta tratura...

 Etxerat heldu da hutsik

 Bere sosak han utzirik:

 Kafe, likor edatera

 Badoa maiz merkatura.

 

 4

 

 Lagunak behartzen zaizko

 Bizirik etxian sartzeko.

 Erortzen da patarretan

 Errebelatzen bidetan,

 Orotarik jalitzeko

 Lagunak behartzen zaizko.

 

 5

 

 Joanesen tripe handia

 Deusek ez diro sasia

 Jatetik ez da gelditzen

 Ez bada mahaitik kentzen.

 Da leize bat iduria

 Joanesen tripe handia.

 

 6

 

 Zenbait aldiz gaizo Joanes

 Barur dago ezin-bertzez:

 Ez du jastatzen banketik

 Ez izanen komiturik:

 Ase da bertzek emanez

 Zenbait aldiz gaizo Joanes,

 

 7

 

 Ez dute nehoiz ikusten

 Berak ordainik itzultzen:

 Eskalen moda hartu du,

 Ukan ahalak biltzen tu.

 Beretarik part-emaiten

 Ez dute nehoiz ikusten.

 

 8

 

 Jokoko, balu diruia,

 Baluke gostu handia,

 Bainan sakela hutsetik

 Ez dira jali tresorik

 Balikate konpainia

 Jokoko balu diruia.

 

 9

 

 Kausitzen denian parada,

 Eskrupularik gabe da,

 Beretzeko bertzerena.

 Hortaz ez giten estona

 Tunanten legia hole da,

 Kausitzen denian parada.


inprimatu