Emak-hor taldea
1
Egun ospatzen dugu Emak-Hor taldea
Musikari taldea ta kantariena
Bere gain ere baitu herrian zinema
Ai, ai, ai, mutila... herrian zinema (bis)
2
Hiru hogoita hamar urte, aurten zela sortu
Geroztik handitzetik nehoiz ez gelditu
Gerla denboran baizik ez baita ixildu
Ai, ai, ai, mutila...
3
Barbier jaun erretorak zuen moldatua
Zimendu azkar baten gainean finkatua
Orai den bezain suhar nehoiz agertua
Ai, ai, ai, mutila...
4
Agur eta eskerrak zuer guzieri
Emak-Hor-ek zaituzte hunarat ekarri
Nahi zinûtelakotz ospe eman hari
Ai, ai, ai, mutila...
5
Agur beroago bat Emak-Hor-tarreri
Gazte ta xaharreri, berdin lehengoeri
Bainan oroz gainetik, buru direneri
Ai, ai, ai, mutila...
6
Oraino hainitz, urtez doala aintzina
Gure talde maitia, zainduz batasuna
Hola goratuko du Senpereren fama
Ai, ai, ai, mutila...