inprimatu
Elorri xuriaren azpian
Izenburua:
Elorri xuriaren azpian
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
770.zk.
Orrialdea:
4

Elorri xuriaren azpian

 

 1

 

 Elorri xuriaren azpian anderea lokartu,

 Arrosa bezain eder, elurra bezain xuririk:

 Hiru kapitainek hor deramate gortez enganaturik.

 

 2

 

 Hiru kapitainek jin ziren anderearen xerka;

 Zamarian ezarri dute mantoaz trozaturik,

 Pariserat ereman dute aitamek jakin gaberik.

 

 3

 

 Parisen ostalertsa batek ederki salutatu,

 Ederki salutatu, berriak ere galdatu:

 «Bortxaz ala amodioz jina ziren errazu!»

 

 4

 

 Anderea zen orduian eztiki dekiaratu:

 «Ez, ez, ene bihotza arras bortxaz jina duzu;

 Hiru kapitainek galeriatik ebatsirik jina nuzu.»

 

 5

 

 kapitainek hitz hori entzunik jin ziren andreagana:

 «Anderea, afal zite eztirik eta trankilik,

 Hiru kapitain badituzketzu gaur zure zerbitzari.»

 

 6

 

 Anderea, hit hok entzunik, hitz hotza zen erori.

 kapitainek ere partitu beren tropak harturik.

 Ongi nigar egiten zutela andereari dolu emanik.

 

 7

 

 «Anderea hila da, nun ehortziren dugu?

 Aitaren baratzean, ezpelaren azpian.

 Liho-liliz estalirik eta tonba seder batian.»

 

 8

 

 Handik hirugarren egunean, hilak aitari oihu:

 «Aita, entzun nezazu, ni orai hemen nuzu,

 Birjinitatea beiratu nahiz hila egona nuzu.»

 

 9

 

 «Hori hola egin baduzu, behar bezalakoa zira zu.

 Moltsan sartzen tut eskuak zure ezkon-arazteko

 Jaun gazte aberats batekilan zure kalitateko.»


inprimatu