inprimatu
Elgarrekin batasunean
Izenburua:
Elgarrekin batasunean
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1836.zk.
Orrialdea:
3

Elgarrekin batasunean

 

 1

 

 Airea "Dama gazte xarmant bat",

 Toki pollit batian da hem osoa,

 Mendi xola altxoan, iduri basoa.

 Larrazkenian hemen, laketzen ursoa,

 Euskal herri lore bat dago Luhosoa

 

 2

 

 Urso hoien ondotik zenbat ihiztari

 Hango tiro panpakor, ez gaitezen harri;

 Urso gaixoek berek eiten dute irri:

 "Entzun zak tiro hori..." erranez elgarri.

 

 3

 

 Eiherako errekan, badugu arraina,

 Hamahiru libera pizu dituena,

 Arrainizalea frangok haztatu duena,

 Bai Luhoso guzia aseko duena.

 

 4

 

 Muslari kartsu batzuk jokoa trixtea:

 "Oraiko kartekilan, ez zukek atera..."

 Peningarria baita horien zortea,

 Hautatu dute zonbait trago edatea

 

 5

 

 Luhoson, eder dago bai pilota plaza

 Pilotaria baita Luhostar arraza

 Pilotaria ere Herriko Apeza:

 Zer partidak, oraino oginen segura!

 

 6

 

 Egun, hemen girade gur'Apezarekin,

 Mahain huntan bilduak gur'adixkidekin;

 Bilduren gira beti ainitz plazerekin

 Hirugarren adina: Biba Elganekin!

 

 7

 

 ELGARREKIN deitua gure Batasuna

 ELGARREKIN bakean, oi zer ontasuna!

 ELGARREKIN atxikiz denek Maitasuna

 ELGARREKIN moldatuz guti, anaitasuna.


inprimatu