inprimatu
Eguntto batez
Izenburua:
Eguntto batez
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
340.zk.
Orrialdea:
4

Eguntto batez

 

 1

 

 Eguntto batez nindaguelarik maitenarekin leihuan

 Erran ükhen niriozun hura niala goguan,

 Ene phena doloretzaz pietate har lezan.

 

 2

 

 Zure phena doloretzaz pietate badit nik;

 Ene khorpitz trichtiareki eztirot eman plazerik:

 Zelin promes emanik nago Jinkoari lehenik.

 

 3

 

 Oro eijer oro pollit zü zira ene maitia;

 Zure eskütik nahi nikezü bizi nizano ogia,

 Eta gero ni nükezü zure zerbütcharia.

 

 4

 

 Eniz, ez, ni haiñ ejerra nulaz erraiten deitzazü?

 Mündü huntako eijerrena berthutia lukezu;

 Hori ogenik egin gabe, othoi maitha nezazü.

 

 5

 

 Baratzian zuiñen ejer jirofleia loratü!

 Aspaldian desir züniana orai düzia gogatü?

 Hura gogatü eztudano gauk eztizut mankatu.

 

 6

 

 Baratzian eijer deia jirofleia loratü?

 Aspaldian desir züniana orai düzia gogatü?

 Zerbütchatü zirenian berria khunta ezazü.

 

 7

 

 Ene maite bihotz gogor, ezpiritü zorrotza,

 Orai dizut orai ikhusten etzirekadala gogoa;

 Amodioa utzi eta indarrez düzün boroga.

 

 8

 

 Jaun gaztia, othoi, pharka, haur gazte bat ni nüzü:

 Zuri arrapostü emaitez debeiaturik nuzu;

 Erran delako indartto hura bestetan emplega ezazü.


inprimatu