inprimatu
Eguberri, euskaldunak
Izenburua:
Eguberri, euskaldunak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1682.zk.
Orrialdea:
1

Eguberri, euskaldunak!

 

 1

 

 Atzar gaiten, atzar lotarik

 Gau huntan da Jesus sortzen

 Amodioak garraiturik

 Gure gatik da etortzen.

 

 2

 

 Oi Eguberri gaua

 bozkariozko gaua

 Alegeratzen duzu

 bihotzean krixtaua.

 

 3

 

 Gaur sortu da Jesus haurra

 Oi, hau zeruaren presenta

 Gaur sortu da Jesus haurra

 dugun bozkarioz kanta.

 

 4

 

 Gauerditan aingeruek

 bet-betan dute kantatzen

 Gloria in excelsis Deo.

 

 5

 

 Hel gaiten guziak, hel Betlemerat,

 Jesus maitearen adoratzerat.

 

 6

 

 Dugun guziek adora

 Jesus haurra troxetan

 Hura dezagun ohora

 imitatuz obretan.

 Eguberri, Eguberri,

 gaitezen alegera

 Jainko bat zaiku etorri

 guzien salbatzera.

 

 7

 

 Airerik ederrenetan

 dugun orok betan

 Kanta Jesusen sortzea

 haren zerutik jaustea

 Etorri da gure gana

 oi zer zoriona!

 

 8

 

 Utziz gure etxolak

 bai-eta gure artaldeak

 Jesusen adoratzera

 Goazen, goazen Betlemera.


inprimatu