inprimatu
Eguberri kanta. Haurrarentzat ostatu
Izenburua:
Eguberri kanta. Haurrarentzat ostatu
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2084.zk.
Orrialdea:
3

Eguberri kanta. Haurrarentzat ostatua

 

 1

 

 Zeru lurrak, has zaitezte bozkarioz kantatzen:

 Zeren orai gaua duen iguzkiak argitzen.

 Duela lau mila urte, izar igurikiak

 Ditu lurretik urruntzen itzal, hedoi guziak.

 

 2

 

 Lurra zeru egiteaz ez gaitezen espanta:

 Gizon egin da Jainkoa, zeruaren presenta!

 Gizon egin denaz geroz men eskas dukegu?

 Jautsi behar zen Berboa, orai gurekin dugu.

 

 3

 

 Arren beraz kexa gaiten, goazen Betlehemerat,

 Artzainekin bat eginik, Haurra adoratzerat.

 Han dela gure bakea, diote Aingeruek.

 Jaun Goikoari loria zor diogu guziek.

 

 4

 

 Orai beraz altxa gaiten ohe guri hautarik.

 Haut jaio berria gana goazen elkar harturik.

 Gu zerura gidatzeko zerutik etorria

 Oi huna nun dakusagun troxetan ezarria!

 

 5

 

 Bere manuz zeru-lurrak beti darabiltzana

 Gizonaren da manuko oral bera emana.

 Guri beraz emaiteko here jainkotasuna,

 Berak du berekin hartzen gure gizontasuna.

 

 6

 

 Ez dukezu, o Maria, Haurrarentzat ostatu;

 Bera beharko den arren guzien ihes-leku.

 Balakike, nahi balu, berak toki bilatzen...

 Umiltasuna daroku hastetik predikatzen.

 

 7

 

 Etxola txar bat zitzaion aski izanen zela;

 Gizonekin lasterrenik handik bat zitekela.

 Eta beraz, Artzain ona, huna gure bihotza;

 Nahia duzun bezala, egizu han egoitza.


inprimatu