inprimatu
Edouard Martinon-en lehen mezan
Izenburua:
Edouard Martinon-en lehen mezan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1012.zk.
Orrialdea:
6

Edouard Martinon-en lehen mezan

 

 1

 

 Eztei ederrak jan tut nik Eskual-Herrian

 Etziren ez bi gazte ezkontza bidean

 Mutiko gazte bat zen bakarrik abian

 Jainko ta gizonentzat apez-zerbitzuan.

 

 2

 

 Meza ederra guziz ta hunkigarria

 Haren emaile zela jaun apez berria

 Eliza betea zen nola arroltzea

 Adixkide, ahaide ta herri guzia.

 

 3

 

 Predikua egin du, sarkor, Duhart jaunak

 Aipatzen zituela apezaren lanak

 Haren laguntzaileak girela gu denak

 Ainitz egiten baitu denen batasunak.

 

 4

 

 Mezaren ondotik zen gero bazkaria

 Mahain eder nasaia bazen ezarria

 Jateko azkarrekin ona edaria

 Kantu ederrik ere: hura omoria!

 

 5

 

 Besta ederrak ere dira akabatzen

 Bainan bihotz barnean zer goxoa uzten

 Gizona eginbidez, da berriz orroitzen

 Gogotik etxerako bideari lotzen.

 

 6

 

 Azken hitzak tut apez berriarendako

 Ukan duzu bertute hortarat heltzeko

 Zuk dohain hoberenak Jainkoarendako

 Zer etsenplu ederra gure denendako.


inprimatu