inprimatu
Makeako Pettani
Izenburua:
Makeako Pettani
Sinadura:
D.X.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
D.X

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2009.zk.
Orrialdea:
7

Makeako Pettani

 

D.X.

 

 1

 

 Lagun maitagarri bat badaukat Makean

 Oso trebea dena eskuzko lanean

 Erregalo egin daut, gutien ustean

 Berak egin obra bat, zuraren gainean.

 

 2

 

 Euskadi osoa da behatuz batetik

 Euskaldun kantaria da bertze aldetik

 Ezin berexizkoak elgarren baitatik

 Hori eskaini deraut bihotzain erditik.

 

 3

 

 Erabilia bainaiz kantu xapelketan

 Ahal dena egiten Euskarain onetan

 Senditu dutana nik, erregalo hortan

 Ene lana ez dela, beti debaldetan.

 

 4

 

 Aspaldi egin nuen haren ezagutza

 Herriaren zerbitzu derama bizitza

 Euskaltzale zintzoa ta maite zurgintza

 Ez nion ezagutzen urrezko bihotza.

 

 5

 

 Guzien laguntzaile estimagarria

 Solas bat txarra gabe, zer gizon garbia

 Eskultore, idazle, dohain iturria

 Euskaldun Herriaren ohoragarria.

 

 6

 

 Bihotza ta eskuak, denak alkarturik

 Bertzeri emaiten du here dohainetik

 Eskaintza hori daukat, guzien artetik

 Denek ikus dezaten xaminian xutik.

 

 7

 

 Aitaren iturritik ez bainuen ukan

 Eskertu nahi nuen halere pertsutan

 Aski egin diotan bainago kezketan

 Segi aurrera eta esker mila Pettan.


inprimatu