inprimatu
Trakturra
Izenburua:
Trakturra
Sinadura:
D.L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
D.L

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
676.zk.
Orrialdea:
4

Trakturra

 

D.L.

 

 1

 

 Ez ditut maite trakturrak, Jauna:

 Batto ikusi dut aratsalde huntan...

 Izitzen ninduen.

 

 2

 

 Trakturra urgulu-untzia da.

 Lehertzen du gizona bere indar guziaz.

 Ez dio kasurik egiten: aintzina johan da.

 

 3

 

 Itsusia da,

 Eta emeki kurritzen, ikaran emaiten duela

 bere karga izigarria.

 

 4

 

 Sudurra airean, akitua,

 Eztulka... bere eztul lodiarekin,

 bulharretarik eria balitz bezala.

 

 5

 

 Bainari gizona baino biziki azkarrago da, Jauna.

 Gustuan karreatzen du karga handia.

 karga bat hamar gizonek ez lezaketena

 altxa, ez pusa.

 

 6

 

 Itsusia da trakturra,

 bainan azkarra,

 eta badut haren beharra.

 

 7

 

 Funtsean harek ere badu ene beharra,

 gizonarea beharra.

 

 8

 

 Ez zen trakturrak izanen,

 gizonak ez balu egin.

 

 9

 

 Trakturra ez laiteke ez abia,

 eta xuxen ibil,

 gizonak ez balu gidari.

 

 10

 

 Bainan bereziki badu gizonarea beharra,

 eskainia izaiteko:

 Berak arimarik ez eta, gizonak berea

 dio prestatzen, Jauna!

 

 11

 

 Eta gaur eskaintzen dautzut

 Eskual herriko,

 Mundu guziko,

 trakturren lana!

 

 12

 

 Eskaintzen

 laneko tresna guzien lana.

 

 13

 

 Othoizten zaitut,

 ez dezaten nehor lehert beren indar

 handiarekin,

 bainan jendea dezaten zerbitza.

 

 14

 

 Othoizten zaitut,

 gizona ez dadin izan tresna horien esklabo.

 bainan ukan dezan aski bertute

 denen ontsa manatzeko,

 

 15

 

 Eta horrela, bere lanaz,

 ahalik hobekiena lauda zitzan.


inprimatu