inprimatu
Donestiri
Izenburua:
Donestiri
Sinadura:
D.L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
D.L

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
678.zk.
Orrialdea:
3

Donestiri

 

D.L.

 

 1

 

 Hantchet, Donestiri herria...

 Choko pollit, choragarria,

 Mendiez itzulikatia.

 «Arberoue» uraz freskatia!

 

 2

 

 Nork ez du maite Doneztiri,

 Bere chiloñoan gordia,

 Dabiltzaner eginez irri,

 Pasatzen duela bizia?

 

 3

 

 Herritarrak, ariz lanean,

 Elgar sustengatuz, bakean,

 Chorien pare, ohantzean,

 Bizi gira alegrantzian!

 

 4

 

 Ez hemen, hiriko azantzik.

 Eta airea ere garbia.

 Hartakotz dugu aspalditik,

 Maitatua gure herria.

 

 5

 

 Zeru urdinaren azpian,

 Maitatuz ontsa Eskuara,

 Amodioa bihotzian,

 Joan gaiten bethi ailtzina!


inprimatu