inprimatu
Artzain zakurra gogoan
Izenburua:
Artzain zakurra gogoan
Sinadura:
D.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
D.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1767.zk.
Orrialdea:
5

Artzain zakurra gogoan

 

D.E.

 

 1

 

 Bertsu berriak kantari nator artzain xakurra gogoan

 Hau baiņo lagun umilagorik neretzat ez da munduan

 Gure bizia daramakigu bat bestearen onduan

 Xakur maitea, bertsu saio bat, aspaldi hartze zinduan.

 

 2

 

 Egun guziez jeiki orduko astean daukat xakurra

 Ikusi ordu egiten daita bere gisako agurra

 Eta nik ere eskaintzen diot neure karesa apurra

 Goizetik arrats bera baitaukat laguntzaile bat segurra.

 

 3

 

 Beraren berdinikan ez dauka halako lagun airosak

 Behin ere ez baitu lotsatu ez beroak edo hotzak

 Errespetua sortarazten du haren erausien hotsak

 Laister elkarretarazten ditu ardiak eta bildotsak.

 

 4

 

 Noizbait ardi bat baldinbadago xoko baterat juana

 Konturatzen da ez duela ondo bukatua lana

 Ezti eztia ekarriren du hura ere bertzen gana

 Lan egin-eta ikus ditake lasai jarririk emana.

 

 5

 

 Xuri eta beltzezko jantzia bere izena du pintto

 Iņolaz ere etzaiken izan orai den baino pollitto

 Bere izena entzun orduko pozez egiten du salto

 Ez dut pentsatzen ni berarekin izanen naizenik kito.

 

 6

 

 Eginbideak betatzen ditu ez da xakur herabea

 Ongi badaki nor den nagusi nor duen bere jabea

 Hizketan ez du ikasi bainan da ulertzaile trebea

 Esan ditake pintto dagola artzain xakur bat noblea.

 

 7

 

 Nere juan etorri guziak ulertzen ditu jautzian

 Izan dadin igandea edo merkaturat joaiten

 Gizarakoa ikus ditake tristura ilun batean

 Eta ezerez galdegin gabe geldituren da etxean.

 

 8

 

 Arditegiko ate xokoan Pintto egoten da triste

 Era hortako egunak ere baditu bat edo beste

 Asko maitasun dadukan batek badauka aunitz sineste

 Eta bertze zoin kabala klasek agert dezake hoinbertze.

 

 9

 

 Ordu guziak pasako ditu nere ikusteko asmoz

 Harentzat ere bakardadea oso illuna delakoz

 Ni etxeratzen senditu ordu bide erditara datoz

 Bozkarioa eskaintzen daita bere sainga eta saltoz.

 

 10

 

 Aldi bat ere ez det ikusi xakur hau asarretua

 Eta lanerat manatu eta norapait eskapatua

 Neri zerbitzu egin beharrez beti dago griņatua

 Leialtasunez hornitua da halako errespetua.

 

 11

 

 Xakur guziek munduratzean badute beren dohaina

 Ez da dudarik nere hau ere sortua zela artzaina

 Urte askotan egon dadila orain den bezein bikaina

 Hau galdu eta ez dakit nundik beldu nezaken ordaina.

 

 12

 

 Xakur maitea ezarri zaitut merezi zenduen faman

 Ahal izanta gorago ere nahi zintuzket eraman

 Nik zuretako ez nuke nahi douse gaixtorik hauteman

 Maitasunetik nahi duenak nork berak behar du eman.


inprimatu