inprimatu
Amaren besta
Izenburua:
Amaren besta
Sinadura:
D.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
D.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1294.zk.
Orrialdea:
4

Amaren besta

 

D.E.

 

 1

 

 Eskerrak bihurtzen tut egun Jainkoari

 Bozkario haunditan bainerau ezarri

 Xoriñoa bezala hasten naiz kantari

 Besta on desiratu nai diot amari.

 

 2

 

 Besta on zuri ere, oi Ama Birjina,

 Ama guziz saindua, denen Erregina!

 Besta hau izan dadin denentzat berdina,

 Ezti zazu ainitzek duten bihozmina.

 

 3

 

 Gertatu zaita ama samur-araztea

 Nola iñorantziaz nagoen betea

 Barka zadazu egun, oi ama maitea,

 Hitza emaiten dautzut prestu izaitea.

 

 4

 

 Ama, hartzen ditutzu, zuk, pazientziak

 Ikusten baititutzu nik egin gaizkiak

 Luzaz iraun dezala egungo bakiak

 Bed bat-bertzearenak izan gaiten biak.

 

 5

 

 Ibilki naizelarik etxetik kanpoan

 Usu ama maitea dut neure gogoan

 Maiz egon nahi nuke amaren ondoan

 Nihun ere ez bainiz han bezain goxoan.

 

 6

 

 Etxetik girenean gu urrun airatzen

 Ama baten bihotzak ainitz du pairatzen

 Amodio eder horren has gaiten ordaintzen

 Urrun izana gatik orroitu gaitezen.


inprimatu