inprimatu
Urguluaren kontra
Izenburua:
Urguluaren kontra
Sinadura:
D.B. (Ezpeletarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
D.B.

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
637.zk.
Orrialdea:
4

Urguluaren kontra

 

D.B. (Ezpeletarra)

 

 1

 

 Kantatzerat nohazu, pena bihotzean,

 Izar batek utzirik, nigarra begian:

 Charmantagorik etzen mundu zabalean:

 Urguluak hatcheman eguna artean.

 

 2

 

 Bertsu hauk eman ditut nechkatchen gainean,

 Harrigarri delakotz, gaurko egunean,

 Arrunt andereturik, ai zer furfurian!

 Holako printzesarik nun dago mundian?

 

 3

 

 Hauen gostuko orai hirian hobeki;

 Lan gutiago eta erregina bezti;

 Muthil gaztia ere hautaka ibilki;

 Zer behar da gehiago? Badaukate aski!

 

 4

 

 Etchetik johan dire buruan harturik:

 «Hirian untsa dituk, ez diat dudarik,

 Laborantzan artzeko lanak lotsatzen nik

 Alfer biziko nie untsa pagaturik!»

 

 5

 

 Ezagutzen ditugu neska eskualdunak,

 Urthe guzia sehi egonki direnak:

 Egun guziz kurrituz bal eta zinemak;

 Zapeten erosteko sosa eman amak...

 

 6

 

 Etcherat heldu dira, hirian egonik;

 Amerika akelan, fortuna eginik;

 Ezkontzeko ideian balute gizonik;

 Ez dute atzemaiten nahi luketenik.

 

 7

 

 Egia erraiteko, hau da testamenta:

 Irringarri dirare zombait ikusi ta.

 Galtzak soinian emanik, ahuan zigarreta;

 Laborantzan hartzeko hau zer errementa!

 

 8

 

 Ene ustez segurik emana dut kondu;

 Badut aki erranik, orai ichil ordu.

 Deneri galdatzen dut otoi barkamendu;

 Ez dezaten nehok har erranez afruntu.


inprimatu