inprimatu
Gaua da
Izenburua:
Gaua da
Sinadura:
D.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
D.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
723.zk.
Orrialdea:
3

Gaua da

 

D.A.

 

 1

 

 Jauna, gaua da.

 Jauna, hor zirea, ene gau huntan?

 

 2

 

 Emeki emeki, zure argia joan da,

 Eta ordaintzat jin zako gaua.

 Gau ilun, gau beltz, itsusia,

 Ilargirik eta izarrik gabekoa.

 

 3

 

 Ohean nago, bulta huntan,

 Akitua, etsitua, pentsaketan.

 

 4

 

 Zendako lokar, bihar berritz iratzartzeko,

 Jeikitzeko eta egun bezalako

 Egun luze baten pasatzeko?

 

 5

 

 Beti gauza bera, lan bera!

 Jauna, aditzen nuzu?

 

 6

 

 Ene baitan, huts bat dut senditzen.

 Nahi nuke Joan, denen ahanzteko,

 Nahi nuke joan, Jauna, bertze mundurat.

 Behar dut joan,

 Urrun, norat nahi, 

 Bainan joan, espekatu.

 Zeri espekatu?

 Zuri Jauna, laguner, nihauri, ez dakit.

 Bainan joan.

 

 7

 

 Kurri nabila, gizon mozkor bat bezela,

 Usaia badutalakotz, kasu egin gabe.

 Egun guziez egiten ditut jestu berak,

 Bainan badakit debaldetan direla.

 Kurritzen naiz, jakin gabe norat noan.

 

 8

 

 Ideia xuxenik ez dut gehiago,

 Memorioa galtzen ari.

 Hitzak espekatzen zauzkit,

 Eta ez dute deus erran nahi.

 Ahapetik mintzo naiz edo batere ez.

 Ments bat iduri dut.

 

 9

 

 Segitu zaitut, Jauna, bihotza alegera,

 Nere sahetsean zinelakotz.

 Bainan orai ohantzen naiz, gau beltzean,

 Desertuaren erdian, batere uste gabe

 Utzi nuzula, bakarrik

 Eta joan zira.

 

 10

 

 Oihu egiten dautzut, arraposturik ez ukaiten,

 Xekatzen eta deus ez hatxemaiten.

 Denak utzi ditut eta orai bakarrik naiz gelditzen.

 Zure hutsa, Jauna, ene sofrikarioa da.

 

 11

 

 Jauna, gaua da.

 Hor zirea, ene gau huntan?

 Maite nuzia?

 Maite zituta?

 Ahantzia ote nuzu, nik frangotan

 Ahanzten zituztalakotz eta bazterrerat uzten?

 Ala nitaz aski baduzu?...

 Jauna, emadazu arrapostu.

 

 Jauna, gaua da.

 


inprimatu