inprimatu
Emilie Duhour zenari
Izenburua:
Emilie Duhour zenari
Sinadura:
D., J.-L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
D., J.-L

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1985.zk.
Orrialdea:
7

Emilie Duhour zenari

 

D., J.-L.

 

 1

 

 Denen bihotza nahiz kristauki

 herritasunez irauli

 Olde berean ginen askotan

 ideal bila ibili

 Eta huna nun aitamen gana

 zaren bakarrik itzuli

 Gau ilunean uste gabean

 utzi gaitutzu Emilie

 Eta zurekin bizitik zauku

 zati eder bat uzkaili.

 

 2

 

 Baina herioa ez bedi egun

 bere garaitzaz prebali

 Gure baitatik ezin baitzare

 bizi gareno itzali

 Zure solasak eta irea

 ez dira hilen Emilie

 Are geiago bizi zarela

 sinestea baita bali

 Zure laguntza segur dugula

 deusek ezin dauku jali.

 

 3

 

 Etsenpluaren hazi ederra

 obretan dakigun lili

 Jainko Jaunari gure fagore

 Otoitz egiozu Emilie.


inprimatu