inprimatu
Urtchintchak gizonari errepostu
Izenburua:
Urtchintchak gizonari errepostu
Sinadura:
D., Andre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
D., Andre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
460.zk.
Orrialdea:
4

Urtchintchak gizonari errepostu

 

D., Andre

 

 1

 

 Udako urtchinch kriket benedikatua.

 Zoin gora bizi zaren arboletan barna:

 Zer diozu gizonaz, abere prestua?

 - Gizona, erho-kasta, munduko hitsena!

 

 2

 

 Urtchinch buztan harroa, hor zabiltza lerden,

 Adarretan punpeka, jauz igan edo jauts:

 Pino perde gainetik zer duzu ikusten?

 - Lurra dena hasarre, urhats eta erhauts...

 

 3

 

 Urtchinch begi ernea, guri so bat aurthik,

 Ahantziz zure auzo chorien musika:

 Zer duzu hautemaiten hostoen artetik?

 Armak iguzkiari dirdir metratcturka.

 

 4

 

 Urtchinch altcha-ipurdi, lepo luche fina,

 Hor zaude harriturik, bi bekainak handi:

 Zer zaitzu ba agertzen, hain arrotz zaitzuna?

 - Soldadoak, banderak, lur mugetan gaindi.

 

 5

 

 Urtchinch larru gorrasta, pino-sagarretan

 Baduzu nun liberti, ukurtuz doi-doia:

 Zer ikusten duzu ba gizonen artean?

 - Gerlarien Odola ibaika botata...

 

 6

 

 Neguko urtchinch pollit , hain alegerarik

 Jasteta zabiltzana, irriz, berhoz-berho,

 Geroko zer daukuzu erranen, hoberik?

 - Gizona, gizon deno, izanen da erho.

 

 7

 

 Urtchinch hagin chorrotcha, hitz hori zoin samin!

 Othoi, ez etsitzeko, erraguzu nola

 Odol ibaietarik daiten ihes egin...

 Gizona Jainko-seme bilaka dadila.


inprimatu