inprimatu
Radio etsaiari
Izenburua:
Radio etsaiari
Sinadura:
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Duny-Petre, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1400.zk.
Orrialdea:
5

Radio etsaiari

 

Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)

 

 1

 

 Berririk gabe dea lotsatzen,

 Etxetik urrun, itsasturia

 Luzaz bakarrik, ere kexatzen,

 Bere mendian, artzain gaztia?

 Hartzen badute, ta perekatzen

 Irratiaren tresna ttipia,

 Euskal-Herritik ez da zabaltzen

 Amaren ele maitagarria!

 Bainan, oihuka nor da mintzatzen?

 France-Inter'aren aho>handia!...

 

 2

 

 Nahi ginuke, han edo hemen,

 Entzun herritar baten irria

 Euskaraz hutsik erran dezaten

 Egun sortu den gertakaria.

 Zorigaitzetan, zain eztia den

 Gure xorien huxtu garbia!

 Ba, bainan Tierce'z' gira asetzen,

 Hiru zaldien astokeria!

 Diru jokoan baita laketzen

 France-Inter'aren aho handia!...

 

 3

 

 Behar ginuke, behin bederen,

 Aditu nunbait gure herria,

 Azken bestetan zer gertatu zen:

 Pilota, jauzi, koblakaria...

 Gure feriek zer eman zuten,

 Bazenez jende, pottok, ardia...

 Bana futbol'ez gira betetzen,

 Hortan dabila mundu guzia!

 Beste gauzetan ez da gelditzen

 France-Inter'aren aho handia!...

 

 4

 

 Aho tzar horrek, ez du zuritzen

 Oraiko kezka izigarria:

 Hemengo gaztek ikas ditzaten

 Euskaldungoa, ta mintzairia,

 Artetan ere, Girixtinoen

 Eginbidiak eta fedia.

 Bainan ardura dauku goresten

 Jende zonbaiten zikinkeria!

 Noiz hetsiko da, gu' mintza giten,

 France-Inter'aren aho handia!...

 

 IGORTZE

 

 Jaun haundienak dira Paris'en,

 Xoko batian, Euskal-Herria...

 Zergak ahatik, dituzte biltzen,

 Zapatuz Euskal Langileria!

 Gerletan ere, dugu pagatzen,

 Odolarekin, gore lekia!

 Zer gatik, beraz, ez da nausitzen

 BASQUE-INTER baten aho handia?...


inprimatu