inprimatu
Azkaineko Artzaina zeren den ichildu
Izenburua:
Azkaineko Artzaina zeren den ichildu
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
786.zk.
Orrialdea:
2

Azkaineko Artzaina zeren den ichildu

 

 1

 

 Azkaineko Artzaina zeren den ichildu,

 Gerla ari delakotz astirik ez baitu;

 Halere nahi dauzut eman arrapostu,

 Zure komplimenduek baitute hunkitu.

 

 2

 

 Lakhet nuen segurki koblaka artzea,

 Nola choriak baitu lakhet kantatzea;

 Gaizki dea Jaunari hunen galdatzea,

 Gerla huntan hiltzekotz khantuz hiltzea.

 

 3

 

 Azeria iduri lurpean sartua,

 Egia ez nagola gogoa galdua;

 Sarri emanen dautzut gerlako khantua,

 Etsaia ikhuseta ongi lehertua.

 

 4

 

 Egiari zor zaio chuchen kurritzea,

 Alemanak zer diren hemen ezartzea;

 Ez da beraz heietaz gaizki mintzatzea,

 Ez da erretch izanen heien garhaitzea.

 

 5

 

 Garhaituko ditugu urdeak halere,

 Baita gerlari onik frantsesetan ere;

 Eskualdunak orotan aiphatzeko gire,

 Oh! hiltzeak ez gaitu lotsatzen batere.

 

 6

 

 Bainan uste gabean denbora badoa,

 Eta zaindu behar dut frantsesaren loa;

 Gaua da! Errekarat (sentinelle) banoa,

 Othoitzetan ez ahantz Azkaindar gaizoa.


inprimatu