inprimatu
Etsimendu
Izenburua:
Etsimendu
Sinadura:
Duhalde
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Duhalde

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1007.zk.
Orrialdea:
4

Etsimendu

 

Duhalde

 

 1

 

 Mendiak bete hedoiez;

 Oihan-errekak daude beltz.

 Begiak altxatzen ditut: zeruetan izar bet ez...

 Nihon ez duket gogorik, ilun bainago bihotzez.

 

 2

 

 Enetzat ez da egunik,

 Nihoiz ere iguzkirik!

 Ez hila, bainan halere hobian nago bizirik.

 Ez, enetzat gehiago zeruak ez du argirik!

 

 3

 

 Habil, habilkit, bizia!

 Urrunt hadi, gezurtia!

 Atseginak agindu-ta, minez bete nauk guzia;

 Habil! Utzak, utz, gorputz hau orotarik biluzia!

 

 4

 

 Lore guziak arrantze,

 Uki guziak oinhaze

 Ni naiz ama-ganik sortu jasaiteko hunenbertze?

 Ez da enetzat izanen ez ganbio, ez eztitze...

 

 5

 

 Atsulai mendi gainean,

 Iguzki eder denean,

 Kapera bat ageri da bi harri beltzen artean:

 Elurra ez zen hein xuri, gan den negu bihotzean!

 

 6

 

 Boz bat etorri zait handik,

 Gabaz lo nindagolarik:

 Entzun ez dut behin ere hein kantu xarmangarririk,

 Ene bihotza pilpiraz gelditu da zoraturik.

 

 7

 

 - Nor da niri mintzo dena?

 Eztiki deitzen nauena?

 

 8

 

 - Ni naiz minen gozatzaile, Arrantze-gaineko Ama

 Oi, haur inkoniatua, laster egizu ni gana.

 

 9

 

 - Zeru goratik lurrera,

 Arrantze baten gainera,

 Gure Ama guziz ona, bihotz ezti, bihotz bera,

 Zu zare jautsi zarena gizonen kontsolatzera.

 

 10

 

 Hemen naiz zure oinetan,

 Dena nigar-uharretan.

 Ama ona, har nezazu, otoi, urrikalmendutan,

 Gaixtaginen asperrari gorde zure besoetan.


inprimatu