Utsa zara
Dorralbitz
Ene loba kutun, Arantza,
Urteak egiten dozuz gaur.
Edur zuri Urtzi'tik jatsia
Biurtzen dan lez beetan ur
Gantsato irantzia zakioz, ariman.
Jainkoaren esker ugari.
Garo-pitxi lez zara landetan...
Au eska nakio Jaunari.
Urte bat geiago bizitzan...
Ene! udaurrean lore sorbarri.
Udazkena noz? Urrunean?...
Ba-dator, baiņa... ta or ezer etzara.
Ene, baiņa, oroitza! paso-txori zara.
Otzak jota egaz dagizu
Bero-toki atsegingarrietara...
Itzulige!, ba betiko atseden dakizu.
Au poza! Giza ezer-ezean
Etzan dadinean,
Ernea da, gomuta arren.
Ta sar da Bizitzan.