inprimatu
Pesta on!
Izenburua:
Pesta on!
Sinadura:
Donazahartarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Donazahartarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
Alea:
253.zk.
Orrialdea:
4

Pesta on!

 

Donazahartarra

 

 1

 

 Jondani Mikael-kari

 Pentsatuz Gombault Jaunari

 Egin nahi naiz koblari.

 Ezen bihotza zait galdez ari

 Dezadan ezar nik mezulari

 Erreiteko Michel horri

 «Pesta on bat orok zuri

 «Eta luzaz osagarri!

 

 2

 

 Eskaintzean pesta ona

 Nago horren zoriona

 Denez aphur bat ilhuna?!

 Ez baita izan, ez, chantzaduna.

 Galdu baitu, horren pena,

 Mus partida zer andana

 Orotarat bai... dotzena!

 

 3

 

 Zonbat nahi nuken jakin

 zer daukan barna berekin

 Horri pentsatzearekin?

 Ahantziko du denborarekin.

 Gu bentzutzeko nahiarekin.

 Musian kasu horrekin

 Amarrotsu denarekin

 Gauden oi! ikhararekin.


inprimatu