inprimatu
Aitasorren kantuak
Izenburua:
Aitasorren kantuak
Sinadura:
Donazaharre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Donazaharre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
63.zk.
Orrialdea:
4

Aitasorren kantuak

 

Donazaharre

 

 Ikusi dugu gizon bat, aitachotu denean,

 Bere haurrak ezarriak bizi-molde onetan:

 Haren famak nahi nuzke eman kantu batean,

 Guziak gorets dezaten Eskual-herri guzian.

 

 Ez da mendi-muthurroan elhurra churiago,

 Aitasok buru gainean biloa duela baino;

 Bainan bozki eta chuchen mintzo baita oraino,

 Iloba atseginekin haren entzuten dago.

 

 - Egun oroz artharekin othoitz-azu Jainkoa.

 Eta atchik ait'amentzat aphaltasun osoa:

 Orhoit zaite badutela manatzeko eskua;

 Hura, gabe urrun dago bizitze bakhezkoa.

 

 Goiz izarrari aintzinka eman zaite lanean,

 Lana baita errechago, orduz hasten denean

 Bozkariatuko zira argia agertzean,

 Pentze-lilien usaina zure ganat heltzean.

 

 Eskualun andretan dira baliosenak bethi,

 Erlea bezain langile, bildotsa bezain ezti:

 Iragaiten delarikan hogoi urthetaan goiti;

 Zure onetan, bihotzez, beha hola den bati!

 

 Gaztean maite izan dut eskual dantza jauziak,

 Ni aitasotua gatik ez ditut ahantziaak

 Hil gabe, hausten ez banu ene gaicho biziak,

 Erakutsiko daukatzut, ahal baitut guziak.

 

 Aitaso zen kantuz muthikoen erdian,

 Piko guziak izartuz zango puntaz lurrean;

 Haurrek ez dute etsitu, denak ikas-artean...

 Holako char maitea zer loria etchean!


inprimatu