inprimatu
P.Lafitte... aintzindari!
Izenburua:
P.Lafitte... aintzindari!
Sinadura:
Diharce, Jean Marie (Xabier Diharce, Iratzeder)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Diharce, Jean

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1792.zk.
Orrialdea:
8

P. Lafitte... aintzindari

 

Diharce, Jean Marie (Xabier Diharce, Iratzeder)

 

 1

 

 Mutiko nihun ezin egonak

 gerokoen sukarren ihainak

 han harat eremanak,

 baginoatzin Lafit-ekin, Lafit aintzindari,

 pottoka talde bat iduri,

 Uztaritzeko iratzetan jauzika,

 haren erranen hegaletan ameska...

 Eta bet-betan hara jauzten zela,

 bozkariozko ihurzuri,

 haren tanpezko irri-karkaila.

 

 2

 

 Kentzen zauzkigun harek herabeak

 urratzen harek ilunbeak;

 eta geroztik, zoin gure alde

 munduan baigabiltza bidez bide,

 ekaitz egunetan

 izitzeko ala etsitzeko

 ihurzuri-karrasketan,

 hara gogorat jauzten zaikula

 irrintzina bezein pizgarriko

 haren irri-karkaila.

 

 3

 

 Bizi huntako

 itsumendu, etsimendu guzieri

 oldartu eta nausitu ondoko

 irri-karkail hori

 kirri-karra zaio idatz-luman ari.

 

 4

 

 Burua hotz, begia zorrotz

 gauez gau badabila

 dena fede, dena bihotz

 nundik ilunbeak zila,

 nundik nola gezurrak aurki

 eta nota ken osoki.

 

 5

 

 Sekulan ezin dio

 Euskarari ere jasan

 gezurrezko deus misterio;

 eta, kaskoin errorik ez duten,

 ari da euskal-hitzetan

 bila-bilatzen.

 

 6

 

 Herriko ala kanpoko

 dela jende, dela politika,

 nihor ez dauka, deusik ez dauka

 Jainkoaz bertzerik, Jainko.

 Horiek hola,

 lurreko gauzik ederrenak

 maiz agertzen zaizko

 azal hutseko

 gaztainak

 bezala.

 

 7

 

 Denak huts agertzean,

 zer egin ?

 

 Otoitzean

 egon ezin-ikusiari begira,

 entzunez fedearen beharriekin

 hutsaren hutsaz barnagoko

 Jainkoaren bihotz-pilpira...

 Eta gero,

 mundu zabaleko

 handikerien azal hutsak oro

 trufatzeko,

 guzien pizgarri

 airez aire igorri

 etsimendu guziez goragoko

 irri-karkaila.

 

 8

 

 Bere luma zorrotzaz egin du

 Lafit-ek lan eta gudu,

 bere solasez, bere urratsez

 euskaldungoa du zabaldu.

 

 9

 

 Orai badago

 euskal-biltzarretan

 bere solasez, bere urratsez

 euskaldungoa du zabaldu.

 

 10

 

 Orai badago

 euskal-biltzarretan

 gero-ta ixilago,

 bertzeak daudelarik eztabadan,

 kataskan eta kalapitan.

 

 11

 

 Bai, basa-mortu lurrak

 loratzen dituzten ibaiak bezala,

 trabak, mugak, herrak

 orroaz gainditzen edo kraskatzen dituzten

 ŕtsas-uhainak bezala,

 zenduen hezurrak

 piztu detzazken

 Jainkoaren Hatsa bezala,

 doala, bakar bezein azkar doala,

 denak bozkarioz ihurzurikatzeko,

 denak euskal-amodioz elgar besarkarazteko,

 Lafit-en betiko

 irri-karkaila.


inprimatu