inprimatu
Ondarroatik...
Izenburua:
Ondarroatik...
Sinadura:
Diharce, Jean Marie (Xabier Diharce, Iratzeder)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Diharce, Jean

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1005.zk.
Orrialdea:
8

Ondarroatik...

 

Diharce, Jean Marie (Xabier Diharce, Iratzeder)

 

 1

 

 I Ondarroatik Baionaraino irrintzinaren luzea!

 Aipatu dute Burgos-ko jaunek eskual-gazte bat hiltzea.

 Eskualdunentzat gau huntan ezta deus mendi eta deus muga:

 Denek bihotz bat otoizka dugu zaintzen Arrizabalaga.

 

 2

 

 Ama guziek seme dute gaur Ondarroako gaztea;

 Ezin lokartu gaztek dute gaur hartaz gau-loa betea.

 Erdal-uhainak Eskualdun horri oldartu zaizko zafraka:

 Eskuaraz hura gogor egon da, zinezko itsas-harroka.

 

 3

 

 Batzuek omen herraz diote: odola behar dugula,

 Eskual-Herria salba dezaken aberrizalen odola.

 Odolak eztu, gora diot nik, otoitzak duen ahala:

 Otoitz-indarrak eginen gaitu ezin-hil Kristo bezala.

 

 4

 

 Ez dute bertzek, erdaldun jaunek, galduko Eskual-Herria;

 Gure baitan da hiltzen gaituen erdaratze gal-garria.

 Baginu denek Andonik duen eskual-sineste argia,

 Ager laiteke guzien gatik argi-zabaltze berria.

 

 5

 

 Andonik badu anai bat fraide; biak dena kar dabiltza:

 Kristo baitako bien pairuak, Herria salba dezala.

 Gaur Andoni-ren minetik, Jauna, har odolaren otoitza;

 Jesu-Mari-ren min ixiletik har otoitzaren odola.


inprimatu