inprimatu
Nun habil orai...?
Izenburua:
Nun habil orai...?
Sinadura:
Diharce, Jean Marie (Xabier Diharce, Iratzeder)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Diharce, Jean

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
94.zk.
Orrialdea:
1

Nun habil orai...?

 

Iratzeder

 

 Nun habil orai, Etchahun, zoin bidetan kantuz,

 Hire pertsuno minakorrak jender karkailatuz?

 

 Hire bihotz kartsu eta zabalegi hori

 Bidetan othe deramal, zarrapo ta zauri?

 

 Herrentsa othe haiz bethi beilaz beila joaki,

 Ezpain zimurrak irri barnea urriki?

 

 Ez othe ditek geihago, ontsa bazkaldurik,

 Kikera-zolan kausitzen hire trufa tcharrik?

 

 Etchahun

 Izen bero, izane ilhun...

 Etchahun

 

 Chiberotarrak hastean jauzi errabian

 Ez othe haiz hor kantari dantzaren erdian?

 

 Elizen hiru dorreak ari direnetan,

 Eskualdun zintzurren bortchaz, kantu daldaretan,

 

 Ez othe haiz hor, Etchahun, bozek airatua,

 Zerurat eskaintzen ari eskualdun kantua?

 

 Ez othe hor, aize luzek, gau-intzirak lagun,

 Gauez-gau diotelarik: Etchahun, Etchahun...?

 

 Hor ere, Etchahun baten deiadar berea.

 Pizten delarik kantatuz! «Agur, Ziberoa!»

 

 Etchahun

 Izen bero, izen ilhun

 Etchahun

 

 Hi bezain pertsularirik ez duk orai nihun...

 Begia ortzi ta chimichi jeiki ba, Etchahun.

 

 Badituk bai, noiz edo noiz chutitzen direnak

 Eta arno sukarrean pertsutan dauzinak.

 

 Bainan hik bertze sukarrik, bertze surik huen:

 Minez, maitez, errabiaz hintzen hi pertsutzen!

 

 Ni, nolazpeti inharresak eskual-lur hoztua!

 Haugi nola gau-itzala, nola hil zeinua...

 

 Etchahun

 Izen bero, izen ilhun...

 Etchahun

 

 Entzun beza nork edo nork, hire deia entzun,

 Eta gora egin bezo pertsuka oiharzun.

 

 Eskual-minak eta suak hezurretan jana,

 Jalgi bedi oihutzeko bihotzen auhena.

 

 Hezur ta larru, dohala kantuz eta eske,

 Munduko bidetan bilduz jenden trufa merke.

 

 Bai, dohala bidez-bide eta beilaz-beila,

 Eskual-anaien amorez Jainkoaren bila...


inprimatu