Autoak, antenak eta garolak
Autoak, antenak eta garolak
gure bihotzaren paisajea bihurtu direnez
eguzkia lurretik 20m. tara
elektrizitate kableetan
gorapilatu zaigularik
basoak, mendiak eta izarrak
gurasoen ametsetan zehar
galdu direlako
eta batez ere
egunero
hiltzen
naizelako
kantu hau dizut eskaintzen
musu bat ematen
laztana desiratzen
Badatozkigularik hash-rok
Radio, elektroi-bideo
eta se-rollero
autosufizientziaren uharte
izateraino
maiteko haunat
eta ordulariaren tirringaz
bizitzera esnatzen haizelako
egunero
eta sorpresak eta bizitzak
eta maitaleak aurkitzen
ditualako bizitzero
ausartzen haiz
ausartzen nauk bizitza luze hau idaztera
nola kantu bat
Txeloaren lokarrietan
hala hitz gorriak
ene zainetan
Guk ere farre egingo dinagu
eta blussaren erritmoan
eta katiluetako ibaietan
goizero murgilduko naun
Moscun bere fedea galdu duen progre bat