inprimatu
Abendoaren lauean
Izenburua:
Abendoaren lauean
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
874.zk.
Orrialdea:
4

Abendoaren lauean

 

 1

 

 Abendoaren lauean,

 Elokadiko mendian,

 Neure ardien gauerdian.

 rai, lara la, rai rai rai rai,

 Neure ardien guardian,

 Freskoak hartu nindian.

 

 2

 

 Etxola baitut bi manta,

 Bat bestia bezin xarmanta,

 Otto zenaren presenta,

 rai, lara la, rai rai rai rai,

 Oto zenaren presenta,

 Dena zilo la tarrata.

 

 3

 

 Maria eta Kattalin

 Etxezoko biak berdin:

 Ez dute nahi gurekin,

 rai, lara la, rai rai rai rai,

 Ez dute nabi gurekin

 Gauik pastu Elokadin.

 

 4

 

 Etxen eder da behia,

 Mutur beltz adar handia:

 Etxen eder sukaldia

 rai, lara la, rai rai rai rai,

 Etxen eder sukaldia,

 Bero ta garbi-garbia!

 

 5

 

 Hemen ez da holakorik,

 Hotza alde orotarik...

 Hanta arras bekan bezik,

 rai, lara la, rai rai rai rai,

 Hunat arras bekan bezik

 Ez da jiten emazterik...

 

 6

 

 Ardi artatzen hai gira.

 Goizetik has aratsera,

 Badugularik gainera

 rai, lara la, rai rai rai rai,

 Badugularik gainera

 Enoatzeko denbora!

 

 7

 

 Janaria bethi sano:

 Esne, gasna eta talo!

 Urez nahi dugun oro,

 rai, lara la, rai rai rai rai.

 Urez nahi dugun oro,

 Bekan xitxi eta arno.

 

 8

 

 Artetarik txitxuketa,

 Elhe, xixtu eta kanta,

 Edo berdin gogoeta,

 rai, lara la, rai rai rai rai.

 Edo berdin gogoeta,

 Finituko zaukun besta!

 

 9

 

 Neure lagun Laureano

 Ez zaut kexatzen oraino!

 Alegera eta sano,

 rai, lara la, rai rai rai rai.

 Alegera eta sano.

 Nik zer xantza, hor dudano!

 

 10

 

 Etxol-aitzinian xakurra.

 Tripa-azpian muturra:

 Bainan gu ez haro gostura!

 rai, larA la, rai rai rai rai,

 Bainan gu ez hain gostura,

 Itaxur bana burura!


inprimatu