inprimatu
Gora bihotzak!
Izenburua:
Gora bihotzak!
Sinadura:
Diharce, Jean Marie (Xabier Diharce, Iratzeder)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Diharce, Jean

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1223.zk.
Orrialdea:
1

Gora bihotzak!

 

Diharce, Jean Marie (Xabier Diharce, Iratzeder)

 

 1

 

 Egun beltzak Eskual-Herrian

 baititugu denek orai,

 Argiraino gaitzan ereman

 Kristo baitan gauden anai.

 

 DENEK:

 

 Gore bihotzak! Ez ilundu!

 Kristo dugu bet! Jainko.

 Harek mundua garraitu du

 eta berritz garraituko.

 

 2

 

 Ez gaituzte bertzek hilen gu,

 ex badugu elgar jaten.

 Bat egiten balin badugu,

 nor da guri nausituren?

 

 3

 

 Gizonentzat hori da zaila:

 guziek bat egitea.

 Hortarako eman dezala

 gutan Kristok sinestea.

 

 4

 

 Nolaz eman amor elgarri,

 hor ez bade Kristo Jauna.

 Ez badugu Kristo lokarri,

 nolaz egin batasuna?


inprimatu