inprimatu
Eguerri
Izenburua:
Eguerri
Sinadura:
Diharce, Jean Marie (Xabier Diharce, Iratzeder)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Diharce, Jean

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1168.zk.
Orrialdea:
1

Eguerri

 

Diharce, Jean Marie (Xabier Diharce, Iratzeder)

 

 1

 

 Gau huntan dugu

 Eguerri;

 Gau huntan zaiku

 etorri

 gizonetan gizonena:

 Kristo gure Jauna!

 

 2

 

 Kristo, sar eta

 gurekin jar:

 hotz baita hotz

 gau beltz huntan

 eta bihotz

 ainitzetan.

 

 3

 

 Kristo sar eta

 eskuak har,

 Dezagun maita

 denek elgar

 

 4

 

 Gaur eman esku

 elgarri;

 Gau huntan zaiku

 etorri

 bat egiten gaituena:

 Kristo gure fauna.


inprimatu