inprimatu
Bortz urthe...
Izenburua:
Bortz urthe...
Sinadura:
Diharce, Jean Marie (Xabier Diharce, Iratzeder)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Diharce, Jean

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
85.zk.
Orrialdea:
1

Bortz urthe...

 

Iratzeder

 

 Bortz urthe gaur ginela ametsetan ari,

 Eskual-ilhuntze batez gainetan kantari...

 Bortz urthe gaur ginela elgarrekin ari;

 Maitez beha ta beha Eskual Herriari.

 

 Aiten itsas-odolak biak bat eginak,

 Ai, Haltsu gain hartako gure irrintzinak!

 Bainan nor daichutitu, salbu mendi gainak?

 Guziak lo baitzauzkian kaskoinzale minak.

 

 Orduan eta nik zin egin ginuen

 Herria ez uzteko bere nahiz hiltzen,

 Eta Jainko mendirat ni sutan joan nintzen.

 Oro dabilzkan Hura gu alde dadien.

 

 Zu aldiz, nola dagon tirainer harroka

 Egon zure zelaian gaitzari gogorka.

 Zu egon zare, nola tiranier harroka

 Kanpotar ausateri irri-karkailaka!...

 

 Jautsi naiz atzo eta, preso omen zaude...

 Bai, eskualdean bihotzak piztuko dirade

 Badirenez geroztik, preso ala fraide,

 Pairatzen dakitenak Herriaren alde.

 


inprimatu