inprimatu
Aitatxi, urte on!
Izenburua:
Aitatxi, urte on!
Sinadura:
Diharce, Jean Marie (Xabier Diharce, Iratzeder)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Diharce, Jean

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1683.zk.
Orrialdea:
5

Aitatxi, urte on!

 

Diharce, Jean Marie (Xabier Diharce, Iratzeder)

 

 1

 

 Aitatxi, ez otoi egon

 gela xokoan

 histua eta mindua:

 zoin fite doan

 urtearekin mundua.

 

 2

 

 Une on! ez ilun egon.

 Ez erran: «Zertako naiz on?».

 Ez egon beti

 Kadiran dena orroit-min;

 hemendik goiti

 ezin duzula deus egin.

 

 3

 

 Urte on! Urte berri on!

 Larogoi ta lau urtekin

 udazken huntan

 ibilki zinen ihizin

 etzen gaztetan

 

 nihor zoanik hain arin.

 

 4

 

 Aitatxi, otoi! ez etsi.

 Usorik ez da etxolan

 aurten agertu...

 

 Horrek xifritu baitzaitu,

 negu hotzean

 bet-betan zare kraskatu.

 

 5

 

 Ihizin hoin zinen arin.

 Usorik Larrun errekan

 etzen ageri...

 Hau zenbatago mingarri,

 Gure karrikan

 euskaraz haurrik ez ari.

 

 6

 

 Galtzera doa euskara.

 Eskolan hasi baiginen

 euskara galtzen,

 ez ote zare orroitzen

 nola zinuen

 «Euskaraz!» oihu egiten.

 

 7

 

 Orai su ez ote duzu?

 Lehengo zure su hartaz

 horrek zaitzaia

 gela xokotik pitz-araz

 lehen bezala

 oihu egizu: «euskaraz!»

 

 8

 

 Euskaraz, denek euskaraz!

 Aitatxi, urte berri on!

 Hau urte berri!

 Huna nun heldu zaizkion

 Euskal-lurrari

 usoak eta zorion.

 

 9

 

 Urtsoak, euskal urtsoak.

 Usorik aurten etxolan

 Etzgn ageri...

 Entzun gaur ikastoletan

 entzun kantari

 haurrak, usoak iduri.

 Tiruri, euskal-kantari.

 

 10

 

 Aitatxi, prai lo egin

 irri-kuluxkan.

 Eta maiz amatxirekin

 otoitz-kalaken

 gu lagunt euskal borrokan..

 Une on! Urte berri on!


inprimatu