inprimatu
Uso saretan atzemana
Izenburua:
Uso saretan atzemana
Sinadura:
Dibarrart, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Dibarrart, Pierre

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
79-80

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Uso saretan atzemana

 

Dibarrart, Pierre

 

 Sortu naiz iparrean udaren astean;

 Uso ume bakarra, oatze batean;

 Ait'amek naute azi (bis).

 Lumatu artean

 Zoriona gozatuz iruek bakean.

 

 Mundurat agertzean biluzia nintzen;

 Amatok egalpean ninduen berotzen;

 Az kurriaren biltzen (bis)

 Aita zen ibiltzen:

 Nork erran ni tipian zenbat gosta naizen?

 

 Gaztegi nuen egin oatzetik yauzi;

 Lagunen sinesteak daut egin arazi;

 Sasirat erortzea (bis)

 Nuen irabazi.

 Amaren biotz mina ordutik zen asi.

 

 Ume zentzu gabea, zer zautzu gertatu?

 Ongi lumatu gabe nai egaldatu?

 Ez da bear itsua (bis)

 Gidaritzat artu!

 Ez bertzen erranari sobera fidatu.

 

 Zure egalak aski luzatu orduko

 Osto eror denbora zauku etorriko

 Iparretik-egora (bis)

 Gare airatuko,

 Ni segituz etzare bidean galduko.

 

 Amari eman itza nuelakotz autsi,

 Eskual-errian nintzen saretara yausi;

 Andik egaldatzea (bis)

 Ezin, ardietsi,

 liztari zaarrak nazu kayolan etsi.

 

 Orduan zaut gogora amaren errana,

 Buru gaistoa dela beti atzemana;

 Bazterrerat utzirik (bis)

 Bideska chuchena,

 Ondikotz erori naiz etsaiaren gana.

 

 An nindagon orduan nigar saminetan,

 Biziaz esitua, ikara zainetan;

 Amarekin bearra (bis)

 Aldaska gainetan,

 Sartua ondikozko presundegi artan.

 

 Iduzkia bistatik zenean apaldu;

 liztariak zuen atea zabaldu;

 Lotzera zoalarik (bis)

 Nuen enganatu,

 Eskuaren azpitik zalu eskapatu.

 

 Zenbat uso oinezko egalik gabeko!

 Iiztariak aier, etaz yabetzeko

 Kasu egin dezaten (bis.)

 Ez naiz isilduko;

 Bertzela saretara tuztela bilduko.

 


inprimatu