inprimatu
Udazkena
Izenburua:
Udazkena
Sinadura:
Dibarrart, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Dibarrart, Pierre

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1912
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
1326.zk.
Orrialdea:
2

Udazkena

 

Dibarrart, Pierre

 

 1

 

 Urtheko laur demborak Jainkoak eginak,

 Guzier eman ditu aro desberdinak,

 Batzu eztiak bezain bertzeak saminak,

 Udazkenak derauzka maithagarrienak

 

 2

 

 Neguko aroak du kampoa bilhuzten,

 Primadera gochoak beztituz aphaintzen

 Uda bero-suharrak hazkurriah ontzen

 Eta udazkenari mozkinak igortzen.

 

 3

 

 Mendi gainetan eta zelhai zabalean,

 Lanarekin gudukan hari garenean.

 Erauntsi gaichtoaren gaude beldurrean,

 Udazken baliosa ethorri artean.

 

 4

 

 Erran-zahar bat ere degu aiphatuko,

 Udan behar garela bermatu neguko.

 Alfer nagi zoroer zer da gerthatuko?

 Udazkenean deusik ez dute bilduko.

 

 5

 

 Ethorri zaukenean beraz udazkena,

 Lurreko onthasunak berekin dauzkana,

 Hazkurrien arthatzen beramatu zarena

 Horra nun duzun orai biltzeko orena,

 

 6

 

 Udazken onaz gare baliatu behar,

 Bilduz egun gauza bat, bertze batzu bihar,

 Artho, mahats, gaztena, sagar eta ilhar,

 Oi, gero hek saltzean zenbat urhe-zilhar!

 

 7

 

 Lur langilea baita geroaz orhoitzen

 Udazkenean ditu ogiak eraiten.

 Ondoko uztailean da bozkariatzen,

 Ahurka erain eta orgaka du biltzen.

 

 8

 

 Arratsetako lanak ditu udazkenak:

 Ilhuntzean dituzte erretzen gaztenak

 Mailuaz jo eta jan ari dire denak,

 Gero artho churitzen bertze bi orenak.

 

 9

 

 Udazkenak eria alegeratzen du

 Orduan du aurkhitzen asko sendagailu;

 Mendietako aire, ur on, eta mainhu,

 Eskual-herrirat dire sendatzerat heldu.

 

 10

 

 Udazkenak derauku hegoa igortzen

 Orduan hegastinak neguaz orhoitzen

 Ipharretik usoak dira hegaldatzen,

 Eta ihiztariek sareak hedatzen.

 

 11

 

 GOizean goiz entzunik Meza igandetan,

 Argiko daude tente mendi gorenetan,

 Gero zer atseginak diren heien baithan

 Hatzemanez usoak ehunka saretan!

 

 12

 

 Udazken azkenean neguan agur!

 Erranez: to, egintzak horma eta elhur

 Badiagu hazkurri, zuhain eta erne

 Hire indar guzien ez gaituk ez beldur.

 


inprimatu