Ikhaskina mendian
Dibarrart, Pierre
1
Gaztarik hasi nuan gogoa alhatzen,
Bakezko estatua zein othe zaiteken ;
Ez bainuan kausitzen egonez herrian,
Hortako jarri nintzen ikhazkin mendian.
2
Urrikari nautenak dira enganatzen,
Urrikalgarriago ditut ezagutzen.
Bake osoa nun da hekien artian?
Ni hartaz gozatzen naiz ikhazkin mendian.
3
Jaun onari diozkat eskerrak bihartu,
Lagun zoro betarik hainan aldaratu.
Beude beren asegin galkoeren erdian!
Prestuki luziko naiz ikhazkin mendian.
4
Mendiko ur chirripak dohaz erasian;
Chori, Chocho, epherrek..., kantatzen sasian;
Urso ibiztariak arbolen gainian...,
Nola trista naiteke ilthazkin mendian?
5
Igandetan mezara menditik naiz jausten,
Jainkoaren manua hola ez dut hausten
Egun hura gozatuz ahaiden ardian;
Gero aste guzia ikhazkin mendian.
6
Zapatain, sastre, harotz, zurgin, eta hargin,
Hek, hirian lanean Igandearekin;
Astelehena besta, gero min burian!
Ni zuhur eta sano ikhazkin mendian.
7
Gizon gazte, lorios, merkhatukaria,
Jan edan onen zale eta yokhairia,
Ontasunak horrela goaten direnian,
Erranonduk: Hobe zen ikhazkin mendian!
8
Ene anaia goan zen Amerikan barna;
Laster zerbeit eginik uztekotan lana,
Egun bezain aberaz zen sorthu zenian!
Hobe lukela dio ikhazkin mendian.
9
Lili arrosa bainitz bada bazterretan,
Gasteen choragarri herri guziotan;
Ez naute enganatu ni orai artian
Lorerik gabe nago ikhazkin mendian.
10
Igande bestatan dut garbitzen larrua,
Plazara naiz agertzen ongi aphaindua;
Arral dut arpegira, hitz onak mihian.
Nork ezagut nagola ikhazkin mendian?
11
Osagarria banu zembeit urthez hola,
Zahartzean utz niro mendiko etchola;
Ene molxa luzea goritu deniań,
Zertako agonen naiz ikhazkin mendian!