inprimatu
Eskuara, eskualdunak eta eyen loriak
Izenburua:
Eskuara, eskualdunak eta eyen loriak
Sinadura:
Dibarrart, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Dibarrart, Pierre

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1894
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
383.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eskuara, Eskualdunak eta heyen loriak.

 

Pierre Dibarrart.

 

 1

 

 Gizon Eskualdun zahar ohoragarriak

 Biloak churi bezein kolore gorriak,

 Hitz ederrak mihian, arrai arpegiak.

 Agur derauzuegu, oi gure loriak!!!

 

 2

 

 Zaharren laudatzeko bethi da dembora:

 Aipha dezagun egun mintzaia Eskuara,

 Jainkoak igorria Tubalen baithara

 Eta Tubalek bere haur guzietara.

 

 3

 

 Noeren seme bat zen Japet deitzen zena;

 Eta Tubal Japeten seme bortzgarrena

 Hura zen Espainia beretu zuena,

 Hartarik da ethortzen gure hastapena.

 

 4

 

 Tubalen haurrak ziren Tubaloak deitzen;

 Guerochago Iberak erraiten zioten;

 Iberek Canderatzat kurutze bat zuten,

 Tubalen izenaren lehen letra baitzen.

 

 5

 

 Tubal Eskualdun zela da segurtamena,

 Kurutze hark baitzuen lau-buru izena

 Tubalen haurrek berek eman ziotena:

 Eskuaraz emaiteko hori zen zuzena.

 

 6

 

 Yakintsun handienek aithortzen dutena,

 Eskuara mintzaietan dela ederrena;

 Nihoiz, auzokoekin nahasi ez dena:

 Hortakotz deitzen dute munduko lehena!

 

 7

 

 Erdi yakintsun batek omen du ustea

 Eskuarak erdaratik duela hastea:

 Gaichoa! iduri dik horrek erraitea:

 Arranoa dugula pikaren umea!!!

 

 8

 

 Mintzaia eder hunen araberakoak,

 Gure yostetak dire pare gabekoak,

 Eskual yauziak eta pilota yokoak,

 Bi mila urthe baino zaharragokoak.

 

 9

 

 Buruzagi gorenek ez zuten sinhesten

 Berek ikusi gabe Eskualduna zer zen:

 Ikusiz dantzan eta pilotan aritzen

 Biba Eskual-Herria! oihu egin zuten.

 

 10

 

 Eskualdunek oraino hau dugu loria,

 Guzia giristino da Eskual-Herria.

 Gure-fede hazkarra bethi atzarria

 Nehork ezin hautsi du hunen lokharria.

 

 11

 

 Mendien bi aldetan, zazpi probintzia,

 Zazpiak bat zirela ez da ahantzia,..

 Zer bihotzmin anaien hola berechtia,

 Eta librotasuna ondikotz galtzia!!?

 

 12

 

 Haurrak, ikhas-azue Eskuaraz mintzatzen:

 Ikhas pilotan eta onheski dantzatzen;

 Bai eta fedearen hazkar atchikitzen

 Arbasoen iduri oroz izan gaiten.

 

 


inprimatu