inprimatu
Eskualdunen loriak
Izenburua:
Eskualdunen loriak
Sinadura:
Dibarrart, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Dibarrart, Pierre

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
Orrialdea:
489-490

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Euskaldunen loriak

 

Dibarrart, Bettiri

 

 Gizon Euskaldun zaar ooragarriak

 Biloak churi bezain kolore gorriak,

 Itz ederrak miian, arrai arpegiak,

 Agur derautzuegu, oi gure loriak!

 

 Zaarren laudautzeko beti da denbora,

 Aipa dezagun egun mintzaia Euskara,

 Jainkoak igorria Tubalen gogora,

 Eta Tubalek bere aur guzietara:

 

 Noeren semea zen Japet deitzen zena,

 Eta Japetek, Tubal, seme bortzgarrena,

 Ura zen Espainia beretu zuena,

 Artarik da etorri gure astapena.

 

 Tubalen aurrak ziren Tubaloak deitzen;

 Iberak deituz ere eyen izena zen;

 Aur eyek banderatzat gurutze bat zuten,

 Tubalen izenaren leen letra baitzen.

 

 Tubal Euskaldun zela, da segurtamena;

 Gurutze ark baitzuen, lauburu izena,

 Tubalen aurrek berek eman ziotena,

 Euskaraz emaitekotz ori zen zuzena.

 

 Lauburu aitzinean, Iberak ondotik,

 Zein eder aal ziren mendien gainetik!

 Tabala omen zuten Tubalek eginik,

 Zoinek baitu izena aren izenetik.

 

 Jakintsun andienek aitortzen dutena,

 Euskal mintzaia dela mintzaia ederrena,

 Nioiz auzokoekin naasi ez dena,

 Ortakotz dei daitake munduko leena.

 

 Erdi jakintsun batek omen du ustea

 Euskarak erdaratik duela astea;

 Gaisoa! iduri dik orrek erraitea:

 Segur arranoa da mikaren umea.

 

 Euskaldunek oraino au dugu loria;

 Guzia giristino da Euskal-erria,

 Gure fede azkarra beti atzarria,

 Neork ez baitu autsi unen lokarria.

 

 Inpiotasunaren erauntsiak ditu

 Errialde orotan buruak izitu;

 Bainan Euskal-erria chutik da gelditu,

 Gure mendi gainetan indarrik ez baitu.

 

 Munduan ez da izan Satanen semerik,

 Pagano, Arriano, ez eta Mairurik,

 Gure arbasoetan bat bildu duenik;

 Eiek aitortu beti Jainko bat bakarrik.

 

 Oraiko denboretan zer dugu ikusten?

 Azeri mota batzu direla ibiltzen;

 Gur'arterat sartzera ere ausartatzen,

 Han emenka dutela zenbeit oilo biltzen.

 

 Euskaldun aur maiteak zaituztet otoizten,

 Maite izan zazue Euskarak mintzatzen,

 Bai eta fedearen azkar atchikitzen.

 Arbasoen iduri oroz izan gaiten.

 


inprimatu