inprimatu
Eskualdun soldadoak
Izenburua:
Eskualdun soldadoak
Sinadura:
Dibarrart, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Dibarrart, Pierre

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1905
Argitalpenaren urtea:
[19]
Alea:
34.zk.
Orrialdea:
4

Eskualdun soldadoak

 

Dibarrart, Pierre

 

 1

 

 Eskualdun soldado batzu ditugu aiphaturen,

 Leheneko denboretan, nola ibih diren.

 Badazkit bien berria; bat auzoan bainuen.

 Thuna: harek erran hitzak dituzue entzunen;

 

 2

 

 Mila zortzi ehun eta bortzeko otsailean,

 Herritik bia baikinen eroriak zorthean,

 Alemanak Frantsesari oldartu zirenean;

 Gerlako armadan ginen Etsaiaren aldean.

 

 3

 

 Frantses eta Alemanen arteko ur-hegian,

 Lau Eskualdun, bildu ginen uztailaren erdian

 Gorphutzez hain urrun eta gogoz Eskual herrian,

 Gure sorlekhu ederrez ginauden solasian,

 

 4

 

 Arpegi-arrai batekin lagunak erran zautan

 «Orhoit hiza guk herrian zer ginuen hitzeman?»

 Lau herriko aritzea, lau arrotzi Pilotan

 Han ginela aurkhituren Baigorrko Bestetan.

 

 5

 

 Buruilean omen baita gerlaren hastapena,

 

 Arte huntan egin lukek Baigorriko yuanyena.

 -Oi! Harispe hemen balitz, eman lirok baimena.

 Haren faltan dugun mintza kargu-bera duena

 

 6

 

 Yaun on harek zaukunean baimen hura igorri

 Laster ginen abiatu bas'ahuntzak iduri.

 Gure oinak zaldi, eta art'-izarra bidari,

 Eskualdunik baizik etzen lothuko bide horri.

 

 7

 

 Nola uso gazte batzu osto eror denboran

 Akhituz baitira heltzen Ipharretik hegoan,

 Halaber gu heldu ginen uztaileko beroan

 Nekheak oro ahantziz sorlekhua gogoan.

 

 8

 

 Agorrilaren bian zen argi-haste ederra!...

 

 Laguna zait oihuz hasten: «behazak urrunera!!...

 Lanhopetik Mendi batzu has agertzen baitira!?...

 Nik hitz daiat hek direla ollandoi eta yarra?-»

 

 9

 

 Sorlekhuan sarthu ginen bozkarioz bethiak.

 - Bestaren bezpera zela etzauden ahantziak.

 Bi-Ezkilak errepikan oihart...unka mendiak!...

 Gau hartan gu ait'amekin gozatu ginen giak.

 

 10

 

 Besta biharamunean baitzen partida hori,

 Ospeka ziren arrotzak ikusterat ethorri.

 Pilotari zahar batzu eman ziren chachari

 Eta Pello bilo zuri paso-marran yuyari.

 

 11

 

 Zortzi gazte Pilotari suharki ginen hasi

 Gudukarik hain ederrik nihoiz etzen ikusi.

 Ene lagun Martin baitzen pik emaiten nagusi,

 Hari esker ginuen guk partida irabazi.

 

 12

 

 Hurbildu ginen soinurat zortzi Pilotariak

 Akhiturik berotuak izerditan bustiak.

 Bainan gure arno onak phizturik zain guziak

 Airoski eman gintuen Eskual dantza yauziak!:...

 

 13

 

 Gure maite lagunekin oren guti egonik,

 Bazkari bat egin eta ikusarte emanik!-

 Yuan ginen gu armadalat berriz oinak arinik.

 Gero laster abiatu Alemanen ondotik.

 

 14

 

 Etsaiari yarraikirik Austerlitz ondoraino,

 Hango su izigarrian mintzo ginen oraino

 -«Hobe zukan bai Pilotan hemen tiroka baino!

 Berma gaiten han bezala garhaitu arteraino!...

 

 15

 

 «Haur gazteak, egizue othoitz Yainko Yaunari

 «Izaiteko bethi prestu eta ohoragarri

 «Sorlekhuan Pilotari armadetan gerlari,

 «Orai ehun urthe ziren soldado hek iduri».

 


inprimatu