inprimatu
Bildots aitamez gabetua
Izenburua:
Bildots aitamez gabetua
Sinadura:
Dibarrart, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Dibarrart, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1761.zk.
Orrialdea:
5

Bildots aitamez gabetua

 

Dibarrart, Pierre

 

 1

 

 Sortu nintzen neguko gaurik beltzenean,

 Aita hil berria zen ni munduratzean;

 Amaz gabetu nintzen gau hartan berean,

 Ume zurtza gelditu etxola batean.

 

 2

 

 Auhenka hasi nintzen iraungia gosez,

 Lurrean hedatua ikaretan hotzez.

 Jainkoak, urrikalduz ene bihotz-minez,

 Lagundu nau, izeba amatzat emanez.

 

 3

 

 Etorri zen izeba nitaz jabetzera,

 Bihotz onez altxatu besoen artera.

 Hark ereman ninduen Bizkaiko etxera

 Eta esnea eman nasai edatera.

 

 4

 

 Ume jabegabea, ez hadila lotsa

 Nahiz aita-amekin ez haiteken goza,

 Nik artaturen baihaut ahal bezain ontsa:

 Behar-ordu guziez altxa niri boza.

 

 5

 

 Primaderak loreak agertzearekin,

 Borturat ginoazin biak, ardiekin;

 Izebak erran zautan: «agokit enekin,

 lanjerretan ni gabe, hi eror ez hadin.

 

 6

 

 « Hi baihaiz ederrena bildots guzietan

 « Harturen hau otsoak hortaz begietan

 « Etxolarat bil hadi ilun hegoetan

 « Eta urik ez edan zipu lohietan.»

 

 7

 

 Ene maite lagunak aitamek artatzen,

 Gomendio guzia nik bezala zuten;

 Bainan librotasuna maitegi baitzuten,

 Toki debekatuak hautatzen zituzten.

 

 8

 

 Aitametarik ziren behin eskapatu,

 Oihanik beftzenera elgarrekin heldu,

 Han zituzten otsoek itsuski kolpatu,

 Bizia utzi bainan ohorea kendu.

 

 9

 

 Nik zipu lohitsuan ez dut edan urik,

 Ez otsoen menean egon lokarturik

 Hortakotz dut galdea izatu gazterik

 Mutu aberats eta prestu baten ganik.

 

 10

 

 Izebak nahi baitu, hura dut utziko,

 Zelai eder batera naiz egun jautsiko.

 Aisean bizitzea dut ardietsiko

 Eta otso maltzurrak ez nau ausikiko.

 

 11

 

 Ume zurtz prestu hori ekarriz gogora,

 Bizi hadi, gaztea, horren arabera.

 Apal sortu zuhurra altxa daite gora

 Aberats ergela da jautsiko behera.


inprimatu