Artzaintsa gazte baten bozkarioak
Dibarrart, Pierre
Zelhaietarik ikhusten duzu
Gure etchea mendian,
Eta gorago etchola hura
Harroka baten aldean;
Mendi kaskoan andre gazte bat
Arthalde baten erdian?
Ni nago bemen ardien zaintzen,
Nere khilua gerrian,
Egon ditezen ene ait'amak
Bakhotcha bere lanean.
Goizetan utziz egun guziko
Ait'amen begithartea,
Argi hastean idekitzen dut
Etchola haren athea,
Eza aihatzen mendi gainerat
Ene arthalde maitea;
Han iraganik, bake gozoan
Argitik ilhun artea,
Bozik deramat etcherakuan
Kaikua esnez bethea.
Herriko ene gazte lagunak
Nitaz dira urrikaltzen,
Bejen jos eta zoroetarat
Ez naizela kotz hurbiltzen;
Bainan gaichoek erran bezala
Zer zorion dudun galtzen!
Bakea eta librotasuna
Osoki ditut gozatzen;
Eta menditik ez othe dut nik
Gauza ederrik ikhusten?
Argi-hasteak histu orduko
Art'izarraren argia,
Nik ikhusten dut iguzkiaren
Agertze miragarria;
Bainan oraino ilhun dagozi
Zelhaiak eta herria,
Ohean dago ezin atzarriz
Hiritar gazte nagia;
Nola ezagut dezake handik
Hemengo ene loria?
Eliza-dorre goren hura dut
Oroz gainetik ikhusten,
Eta ezkilak errepikatuz
Herria du inharrosten;
Bi aldetako mendi hauzoek
Oiharzunka ihardestea;
Haur denboratik hueat baititut
Toki berean aditzen;
Zorion hunen iraupena dut
Jainko jaunart galdetzen!
Ordu berean hedatzen ditut
Itsas-alderat begiak,
Eta ikhusten arraintzariek
Dituzten untzi ttipiak,
Iduri dute phentze gainetan
Dabiltzan altcha-liliak;
Halaber dira ur-achalean
Hokien bela churiak
Othoitzez nago suntsi ez ditzan
Itsaso lotsagarriak!
Ez badutere aditzen ahal
Hiriko kantu ederrik,
Entzuten ditut bas-ih ziak
Alderdi guzietarik:
kukuak kuku phago gainetik
Epherrek kantu lurretik,
Chori ttipiak arboletarik,
Chochoak sasi barnetik.
Heien loriak erhortzen zaikit
Biho'zera bihotzetik.
Haritz batzuen azpira noi
Otruntziren egiteko;
Uda-hiliez beztitua den
Sorrochila dut jartzeko
Ardi, bildotsak, eta churiko
Aldean ditut lekhuko;
Ama maiteak emanik badut
Behar dudana jateko,
Erasiak dohan chirripan
Ur garbia edateko.
Arratsa'detan begira nagu
Choratua Laphurdiri
Nola egin den dembora gutu
Zeru berri bat iduri;
Phentze, mahasti, baratze eder,
Etch'alde eta jauregi;
Zembait Laphurtar nun izan diren
Hor dira obrak ageri:
Hor dutenez Amerikatik
Urhea nasai ekharri?
Bertsu haukien kantatzaileak,
Nahi zinukete jakin,
Heia artzaintsa hura mendian
Egon behar den mutchurdin!
Bai egonen naiz ez ezkontzekotz
Hitzeman dutanarekin;
Bainan maitea Amerikatik
Jinen baita zerbaitekin,
Bi menditarrek nahiko dugu
Hitzari ohore egin.