inprimatu
Aita zuhurra eta hirur semeak
Izenburua:
Aita zuhurra eta hirur semeak
Sinadura:
Dibarrart, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Dibarrart, Pierre

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1900
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
699.zk.
Orrialdea:
4

Aita zuhurra eta hirur semeak

 

Dibarrart, Pierre

 

 Aita batek zituen hiour seme behin,

 Hek ttipiak zireno bazuen atsegin;

 Gero eman diote hainbertze bihotz-min,

 Zituen ongi guzien jabe nahiz egin.

 

 Semeak mintzo ziren hirurak bildurik

 Aita zahartuz geroz ez da zentzu onik;

 Landak eta mozkinak guretzat utzirik,

 Hobe duzu bakean gogorat egonik.

 

 Zerbait behar duzuen errazue haurrak

 Janhari onak ala soineko ederrak

 Orai nik zuei utziz zuzenen indarrak,

 Nork dauzkit chukhaturen ondoko nigarrak?

 

 -Aita zuk badakizu, hea gaichto garen,

 Zerengatik zinduke nigarra eginen;

 Ait'amentzat umeak on izanen diren,

 Menean jarri arte ez dute jakinen.

 

 -Baratze gibeleko zarika chumean,

 Ohatzettobat baduk laur rhori barnean;

 To, hek eman ditugun kajola batean,

 Ait'amek haz ditzaten handitu artean.

 

 Beha zazue orai kajola hortarik.

 Nola dauden umeak mokoak yabalik;

 Ait'amak bazkarekin aldean jadanik;

 Burhasoak haurrentzat hola egiten dik.

 

 Kume hek hegaldaka bazohazkonean,

 Kajolatik zituen igorri airean;

 Ait'amak hatzemanik artetto batean,

 Eman zituen biak kajola berean.

 

 -Ikhusi ditutzue umen arthatzen,

 Bi zaharrek, laur gazte kajolan bazkatzen;

 Baldin ait'amak umek badituzte hazten!

 Nik ere onthasuna dautzuet emaiten.

 

 -Semeak hasi ziren kheinuka elgarri

 Etchalde jorriaren jabe gaituk sarri;-

 ordean hazkurririk gaztek ez ekharri;

 Zaharrak han zagoden goseak hilgarri!

 

 Ala baita samurra ait'amen bihotza!

 Aldiz, umerena da gogor eta hotza!

 Hargatik niagok ni bilhuztera lotsa,

 Beude ene eskuko landak eta moltsa!

 

 Zembat dire munduan goizik bilhuziak

 Laidoen jasaiteko menerat jautsiak,

 Eskuak baitutuzte haurreri utziak

 Ongi eginen ordain gaizki ikhusiak.

 


inprimatu