inprimatu
Aita zuhurra eta hirur semeak
Izenburua:
Aita zuhurra eta hirur semeak
Sinadura:
Dibarrart, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Dibarrart, Pierre

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1198.zk.
Orrialdea:
4

Aita zuhurra eta hiru semeak

 

Dibarrart, Pierre

 

 Aita batek zituen hiru seme behin,

 HeL ttipiak zireno bazuen atsegin;

 Gero eman diote haimbertze bihotz min,

 zituen ongi guzien jabe nahiz egin.

 

 Semeak mintzo ziren hiruak bildurik:

 Aita, zahartuz geroz ez da zentzu onik;

 Landak eta mozkinak guretzat utzirik,

 Hobe dUZU bakean gogorat egonik.

 

 Zerbait behar duzuen errazue, haurrak:

 Janhari onak ala soineko ederrak?

 Orai nik zuei utziz zuzenen indarrak.

 Nork dauzkit chukhaturen ondoko nigarrak?

 

 -Aita, zuk badakizu, hea gaichto garen,

 Zerengatik zinduke nigarra eginen;

 Ait'amentzat umeak on izanen diren,

 Menean, jarri arte ez dute jakinen.

 

 -Baratze gibeleko zarika chumean,

 Ohatzetto bat baduk lau chori barnean;

 To, hek eman ditugun kaiola batean,

 Ait'amek haz ditzaten handitu artean.

 

 Beha zazue orai kajola hortarik.

 Nola dauden umeak mokoak zabalik;

 Ait'amak bazkarekin aldean jadanik;

 Burhasoak haurrentzat hola egiten dik.

 

 Kume hek hegaldaka bazohazkonean,

 Kaiolatik zituen igorri airean;

 Ait'amak hatzemanik artetto batean,

 Eman zituen biak kaiola berean.

 

 -Ikhusi ditutzue umeen arthatzen,

 Bi zaharrek, laur gazte kaiolan bazkatzen;

 Baldin ait'amak umek badituzte hazten!

 Nik ere ontaasuna dautzuet emaiten.

 

 -Semeak hari ziren kheinuka elgarri;

 Etchalde joriaren jabe gaituk sarri;

 Ordean hazkurririk gaztek ez ekharri;

 zaharrak han zagoden goseak hilgarri!

 

 Ala baita samurra ait'amen bihotza!

 Aldiz, umerena da gogor eta hotza

 Hargatik niagok ni bilhuztera lotsa.

 Beude ene eskuko landak eta moltsa!

 

 Zembat dire munduan goizik bilbuziak

 Laidoen jasaiteko menerat jautsiak,

 Eskuak baitutuzte haurreri utziak

 Ongi eginen ordain gaizki ikhusiak.

 


inprimatu