inprimatu
Aita zuhurra eta hirur semeak
Izenburua:
Aita zuhurra eta hirur semeak
Sinadura:
Dibarrart, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Dibarrart, Pierre

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
154.zk.
Orrialdea:
4

Aita zuhurra eta hirur semeak

 

Dibarrart, P.

 

 1

 

 Aita batek zituen hiru seme behin,

 Hekien haur demboran baitzuen atsegin;

 Gero eman diote hainbertze bihotz min,

 On guziez nagusi nahi ziren egin.

 

 2

 

 Semeak mintzo ziren elgar aditurik:

 Aita zahartu zare ez da progotchurik;

 Landak eta dirua guretzat utzirik.

 Hobe duzu bakean deskantsu bizirik.

 

 3

 

 Zeren falta duzuen errazue haurrak,

 Jan edan onak ala soineko ederrak;

 Orai zueri utziz dretchoen indarrak,

 Nork dauzkit chukhaturen ondoko nigarrak?

 

 4

 

 Aita! zer uste duzu zikoitz batzu garen,

 Zeren gatik ginuke nigarrik eginen;

 Ait'amenzat umeak bihotz onak diren,

 Menean eman arte ez duzu jakinen.

 

 5

 

 Baratze gibeleko elhorri churian,

 Ohatzetto bat zagok lau chori barnian;

 To, hek eman detzagun kaiola batian,

 Ait'amek hiz detzaten handitu artian.

 

 6

 

 Beha zozue orai kaiolan emanik,

 Mokoak chabalduak nola dauden handik;

 Ait'amak bazkarekin aldean jadanik,

 Burhasoak haurrentzat hola egiten dik.

 

 7

 

 Ume hek aski handi egin zirenean,

 Kaiolatik zituen igorri airean;

 Ait'amak ere baitu segada batean,

 Eta biak ezarri kaiola berean.

 

 8

 

 Ikhusi ditutzue umeen arthatzen,

 Bi zaharrek lau Gazte kaiolan bazkatzen;

 orai gaztek ait'amak badituzte hazten,

 Nik ere dauzkitzuet onthasunak uzten.

 

 9

 

 Semeak hasi ziren kheinuka elkharri,

 Aitaren alki hortan zoin behar da jarri;

 Bainan chori gazteak deus gabe ethorri,

 Eta zaharra gosez kaiolan erori.

 

 10

 

 Horra zein beratza den ait'amen bihotza,

 Ume gaichtoek ditek gogor eta hotza;

 Hortakotz izatu nauk buluzteko lotsa,

 Beude ene alkhia, landak eta moltsa.

 

 11

 

 Zeru lurrek ez ditek nihoiz makhurtzerik,

 Gidari dutelakotz Jainkoa bakharrik;

 Oro nagusi diren etche batek ez dik,

 Bettirisantseneko bideaz bertzerik.

 

 12

 

 Zeinbat zahar munduan goizik buluziak,

 Laidoen jasaiteko menera jautsiak;

 Manatzeko dretchoak bertzeri utzirik,

 Ongi egin ondoan gaizki ikhusiak.

 


inprimatu